Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko urriaren 10a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadiko Gudontzidi Laguntzaileko Biografiak

FRANCISCO ELORTEGI GANBE (Plentzia, 1903-1964)

Francisco Elortegi Ganbe (Plentzia, 1903-1964) Merkantzia Ontziteriako kapitaina zen. Gaztetan Sota y Aznar konpainiaren ontzietan hasi zen lanean. Gerra piztu zenean Ribadesellan zen, Artza-Mendi ontzian. Handik gutxira SESBra joan zen arma kargamendu bat ekartzera, eta Bilboraino eraman zuen azaroan. Abenduan Donostia bou artilatuko komandante egin zuten. Zaintza zerbitzuak egin zituen ontzi hartan, Matxitxakoko borrokan (37-3-5) parte hartu baino lehen. Boua lehenbizi Arcachonera joan zen babestera eta gero La Pallicera. Hantxe geratu zen gerra amaitu arte. 1937ko uztailean Viiu merkantzia ontzia Gijónera eraman zuen armaz kargatuta. 1939an Venezuelara alde egin zuen errefuxiatu espedizio bat Bretagne baporean hara eramanez. Beste itsasgizon batzuekin Piloto Akademia bat antolatu zuen Maracaibon. Geroago Creolen ontziratu zen, lehenbizi ofizial gisa eta ondoren kapitain gisa 1960. urterarte. Bilbon hil zen.

Biografien zerrendara itzuli