Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 13a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadiko Gudontzidi Laguntzaileko Biografiak

MANUEL GALDÓS UZCANGA (Donostia, 1909-1974)

Manuel Galdós Uzcanga (Donostia, 1909-1974) Merkantzia Ontziteriako kapitaina zen. Gerra hasi zenean PYSBEren Mistral bakailaontzian ontziratua zegoen 1. ofizial gisa. Urrian Mistral militarizatu egin zuten eta Galdós ontziko komandante egin zuten (abenduan Gipuzkoa bihurtua geratu zen ontzia). Velasco destruktoreari (36-11-15) eta, Matxitxakon, Canarias gurutzontziari (37-03-05) aurre egin zien, azken harekin izandako liskarrean zauri arinak izan zituen Galdósek. Arrantzaleak eskoltatzen eta merkantzia ontziak babesten zerbitzu asko bete zituen, eta Bermeoko bonbardaketan ere (37-05-01) parte hartu zuen. Ekainean José Luis Díez destruktoreko komisario politiko izendatu zuten eta harekintxe parte hartu zuen geroago Bilbotik eta Santandertik abiatutako eragiketetan. Abuztuan Itsas Erreserbako korbeta kapitaina egin zuten. Ontzia Falmouth-era babestu zenean lehorreratu egin zen (37-09-14). Bigarren Mundu Gerran Panamako Heron baporea gidatu zuen, Ozeano Barean aliatuentzako armak garraiatuz eta. Geroago Panamako banderapean itsasontziak gidatzen jarraitu zuen Asia hegoekialdeko uretan, Indotxinan, Formosan, Indonesian eta inguru haietan hain gatazkatsuak izan ziren garaietan, gorabehera bat baino gehiago ere izan zituela. Irunen hil zen.

Biografien zerrendara itzuli