Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko urriaren 5a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

TXEPETX(r)en fitxa

Ontzia
TXEPETX TXEPETX
Mota
Txalupa Azkarrak
Komandanteak
  • Kap. Policarpo Bilbao Zubiaga (Mai.37-Eka.37)
  • Kap. Antonio Ugarte Beristain (Eka.37-Uzt.37)
Historiala
Aisialdirako abiadura handiko kanoa Pussycat, MGAEren agindutara pasa eta Txepetx izena jarri ziotena (37ko maiatza) Baionarekin itsas lotura azkarra egin ahal izateko. Sabino Aranarenak omen ziren gorpuzkinak Frantziara eraman zituen (37/5/23). Bilbo erori zenean Baionan zegoen, eta bertantxe gelditu zen. Errepublikaren Itsas Armadaren eskutara pasa zen abuztuan, eta Bordelera eraman zuten azaroan. Frantzia zeharkatu zuen Midiko ubidetik (38ko maiatza) eta Rosasera iritsi zen; han ustekabeko sute batek suntsitu zuen (38ko ekaina).
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
0 14 13’20 3’00 1’21 1’40 20 4

Ontzien zerrendara itzuli