Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko urriaren 6a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

DONOSTIA(r)en fitxa

Ontzia
DONOSTIA DONOSTIA DONOSTIA
Mota
Bou Armatuak
Komandanteak
  • Kom. Francisco Elortegi Ganbe (Abe.36-1938)
  • OT Antonio Fernández Santos (1938)
Historiala
Lurrunezko eta burdinezko oskoldun boua, Gumersindo Roura Teixidorena (La Coruña). Paisley-n (Eskozian) Bow, Mclachlan & Co. Ltd.k eraikia Bulby patruilaontzi gisa, britainiar Armadarentzat. Espainiari arrantzuntzi gisara 1929an saldua eta Guimerá izena ezarria. Gerra hasi zenean errekisatu eta artilatu egin zuen Marina Nazionalak abuztuan. Hilabete horretan Ribadeoko Flotilla kide izatera pasa zen eta urrian, -behin Virgen del Carmen izena zuela-, Pasaiakora. Tripulazioak beregain hartu zuen agintea eta Bilbora eraman. MGAEko partaide izatera pasa zen eta horren ostean Donostia izena jarri zioten (36/12/10), lanean otsailean hasi zelarik. Matxitxakoko gudatearen ostean Arcachonera joan zen (37/3/6) eta gero La Pallicera (37/3/12) konponketak egin ziezazkioten. Frantzian egin zuen gudaren gainerako denbora guztia. Iparreko frontea desagertuta zegoela, Errepublikar Armadak hartu zuen beregain. (37/11/1). Behin bere armadoreei itzuli zitzaienean 1939an, Lanzaroten enbarrankatu eta baja eman zioten.
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1918 287 36’80 7’11 4’57 4’12 10 28-30
 
 
Armamentua
Ots.37: kainoi 1 Vickers- 76’2/50 mm; kainoi 1 Vickers-47/50 mm; 2 metrailadore Steyr-8 mm; fusil metrailadore 1 Hotchkiss-9 mm; 6 sakonera-karga

Ontzien zerrendara itzuli