Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko abenduaren 13a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

IPARREKO-IZARRA(r)en fitxa

Ontzia
IPARREKO-IZARRA IPARREKO-IZARRA
Mota
Bou Armatuak
Komandanteak
  • Kap. Pedro Ruiz de Loizaga (Abe.36-Aza.37)
  • 2.Ontzi-ofiziala Juan Sobier Poith (Aza.37-1938)
Historiala
Arrantzurako motordun eta burdinezko oskoldun binakakoa, Sarriegi, Sagarzazu y Cía.rena (Pasaia), Zumaian Constructora Metálicak eraikia. Pasaian zegoen gerra hastean eta kostako bigilantzia lanetarako erabili zuten. Kaia ebakuatzerakoan Bilbora joan zen (36/9/12). Abenduan MGAEk hartu zuen ontzia bere ardurapean eta arrantzaren babeserako eta kostaren bigilantziarako egokitu zuen. Urtarrila hasieran hasi zen lanean. Artilatutako untzirik izan ez eta lan handiagotara zuzendu zuten. Bilbo ebakuatzean Santoñara eraman, desartilatu (37/6/22) eta BIAri eman zieten (37/8/5). Santanderrera eraman eta bertan ebakuazioak ezustean harrapatu zuelarik, Gijónera (37/8/24) eta ondoren Bordelera (37/9/9) eraman zuten. Frantzian izan zen gerratea amaitu arte. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien eta 1969an desguazatu zuten.
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1933 136 25’31 5’78 2’94 3’02 10 16-27
 
 
Armamentua
Ots.37: kainoi 1 Vickers-57/50 mm; metrailadore 1 Steyr-8 mm; fusil metrailadore 1 9 mm

Ontzien zerrendara itzuli