Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko abenduaren 3a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Txinako Errepublikako [Nanjing] Itsas Armada (1940-45) Txinako Errepublikako [Nanjing] Itsas Armada (1940-45) Txinako Errepublikako [Nanjing] Itsas Armada (1940-45)
Itsas armada:
Txinako Errepublikako [Nanjing] Itsas Armada (1940-45)
Izena:
中華民國海軍=Zhonghua Minguo Haijun
Historiala:

Txinako Errepublikako Gobernuaren erresistentziak, Jiang Jieshi (Chiang Kai-shek) jeneralarenak zehazki, eta negoziatzeari hark emandako ezezkoak hura deslegitimizatzen saiatzera eraman zituen japoniarrak, lurralde okupatuetan gobernu arerio bat sortuz. Hala, 1940ko martxoaren 30ean Txinako Gobernu Berrantolatua eratu zuten, hiriburua, Nanjing, Txinako lurraldeetan eratutako gainerako gobernuak bereganatzen zituena, Manzhouguo Inperioaren salbuespenaz. Lehen ministro ohi eta Jiang Jieshi-ren arerio politiko Wang Jingwei zuen presidente.

Wangek behin-behineko hartu zuen Itsas Armada ministerioa, bi hilabete geroago Ren Yuandao jenerala izendatu arte, zeinaren lekua Ling Xiao amiralordeak hartu baitzuen 1944an. “Txinako Errepublikako Itsas Armada” berriak japoniarrek zenbait lekutan sortutako itsas taldeak bereganatu zituen: Ipar Txinako Kanoiontzi Talde Berezia, Itsas Patruila Ontzidia eta Itsas Ikuskaritza Goi Mailako Taldea. Soilik Txinatar Itsas Armadari hondoratu edo atzeman eta japoniarrek konpondutako ontziak eman zitzaizkion, Jiangnan-eko (Shanghai) ontzioletan gerra garaian egindako zenbait dozena patruila ontzirekin osatuak. Nanjingeko Itsas Armadan guztira zerbitzua eman zuten hiru kanoiontzik (Haixing, Haixiang, Xieli), hemeretzi patruila ontzik (Haihu, Tongchun, Haisui, Haijing, Minde, Heping, Donghai, Haihe, Kaiming, Pingzhi, Jiangsu, Jianghe, Jiangya, Jiangwei, Jiangxuan, Jiangquan, Jiangyang, Jiangshao, Yudao), 50 patruila txalupak eta 22 ontzi lagungarrik. 1944an 10.000 gizon inguruk osatzen zituzten eskifaiak. Talde hura guztia banatuta zegoen: Nanjingeko zerbitzu zentralaren (Itsas Armada Departamentua, Itsas Akademia, Zerbitzu Hidrografikoa) eta Itsas Departamentuen artean: Weihaiwei iparrean, Guangzhou hegoan eta Nanjing, Jiangyin (soilik hilabete batzuez 1941ean) eta Hankou (1943tik aurrera) Yangtze haranean.

Haren zenbait ontzi galdu ziren gerrillarien aurkako operazioetan, hala nola Xieli kanoiontzia eta Jiangquan patruila ontzia (minek hondoratuak 43-3-17 eta 19an) Guangzhoun eta bederatzi patruila txalupa Yangtzen. Weihaiwei Departamentuko unitate nagusiak matxinatu egin ziren Liugong uhartean 1944ko azaroaren 5ean. Japoniar irakasleak hil eta instalazioak kontrolatu ostean, ihes egin zuten Tongchun eta Donghai kanoiontzietan, Jiang 23 txalupa motordunean eta Shengli ontzi lagungarrian. 6an iritsi ziren gerrilla komunistak kontrolatutako lurraldera, ontziak hondoratu eta haiekin bat egin zuten. 1945eko irailean Nanjingeko indar guztiak errenditu ziren Jiang Jieshiren gobernuaren aurrean. Gehienak, goi mailako batzuk izan ezik, Mao Zedongen (Mao Tse-tung) indar komunistei aurre egiten zien tropa nazionalistetan integratu ziren.

 
Haixing-buque-insignia-de-la-Marina-de-Nanjing.jpg Lanchas-patrulleras-de-la-Marina-de-Nanjing.jpg Wang-Jingwei-con-uniforme-de-almirante-en-una-revista-naval-en-Shanghai-30-3-42.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli