Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko abenduaren 11a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Eki Timoreko Itsas Armada (1975)
Itsas armada:
Eki Timoreko Itsas Armada (1975)
Izena:
Marinha de Timor-Leste
Historiala:

1975eko abuztuan gerra zibila piztu zen Eki Timor portugaldar kolonian, UDT (União Democrática Timorense) mugimendu eskuindarra lurraldearen kontrola hartu eta FRETILIN (Frente Revolucionária de Timor-Leste Independente) mugimendu independista suntsitzen saiatu zen indar kolpe batez. FRETILINek tokiko indar armatuen gehiengoaren babesa lortu zuen, eta garaitu egin zituen irailean UDT eta Indonesian integratzearen aldeko beste talde batzuk. Borroka haietan FRETILINek Dili portuko pilotuaren txalupa atzeman eta kanoiontzi bihurtu zuen metodo sinple batez: ontziaren goialdean 75 mmko kanoi bat lotuz. Kanoiontzi hura, Mau Bulac izena emandakoa, UDTko indarrak uharteko ipar kostaldean ehizatzen erabili zen, haiek Indonesiako mugarantz erretiratu zirenean. Azaroaren 28an FRETILINek koloniaren independentzia aldarrikatu zuen, eta Eki Timoreko Errepublika Demokratiko izena hartu. Kanoiontzi hura galdu egin zen indonesiar tropek herrialdea inbaditu zutenean 1975eko abenduan. Indonesiar okupazioari 25 urtez gogor egin ondoren, Eki Timorek 1999an lortu zuen independentzia, NBEren babespean. Estatu berriak 2001ean antolatu zuen bere itsas indarra.

 
Cannonera-timoresa-MAU-BULAC-en-Dili-1975.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli