Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko abenduaren 11a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Abjasiar Itsas Armada (1992-2008)
Itsas armada:
Abjasiar Itsas Armada (1992-2008)
Izena:
Военно-морской флот Абхазии
Historiala:

Abjasian (Aphsny abjasieraz) dagoen gatazka 1992ko abuztuan hasi zen, Georgiako tropak eskualde autonomoan sartu eta Abjasiako zainei eraso egin zietenean. Bertako gobernua mendietara atzeratu eta erresistentzia antolatu zuen Ipar Kaukasoko eskualdeko boluntarioen laguntzaz eta Errusiaren babesaz. 1992ko irailean Abjasia Itsas Armada bat antolatzen hasi zen, eta horretarako zenbait turismo ontzi eta gabarra (Komsomolets Abjazii, Sujum, Raduga-5, Raduga-7, Guma), bai arrantzontzi batzuk ere, metrailadore eta suziri-jaurtigailuz armatu zituen; eraso anfibioetarako komando unitate bat ere antolatu zuen. Hasieran, Lev Katiba itsasontzi kapitainak hartu zuen agintea, merkataritza ontziditik zetorrena, eta 1993ko urtarrilean Yu. Achba itsasontzi kapitainak ordeztu zuen, Sobietar Itsas Armadan zerbitzatutakoa bera.

Abjasiar Itsas Armadak emaitza ikusgarriak lortu zituen Georgiaren aurkako gerran, eta antzezle erabakigarria izan zen 1993an Sujumi hiriburua lortzeko guduan. Lur-aire misilez armatutako abjasiar gerraontziek aireportua blokeatu eta hiru hegazkin georgiar lurreratu zituzten. 1993ko irailean amaitu zen gerra, Georgiak galdu egin zuen, eta Abjasiak de facto independentzia lortu. Handik aurrera, Abjasiak bere Itsas Armada sendotu zuen Errusiatik, beste zenbait ontzi lagungarrirekin batera, hartutako Stenka motako bi patruila ontziz, lau Shmel motakoz eta zortzi Grif motakoz. Georgiak Hego Osetiaren aurka 2008ko abuztuan egindako eraso eta ondoko porrotaren ostean, Abjasiako independentzia aintzatetsi egin zuten Errusiak eta beste zenbait herrialdek.

 
Artilleros-abjasios.jpg Patrullero-tipo-Grif-de-la-Marina-Abjasia.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli