Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko apirilaren 23a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadiko Gudontzidi Laguntzaileko Biografiak

ANGEL GABIÑA ANDRAKA (Portugalete, 1902-1981)

Angel Gabiña Andraka (Portugalete, 1902-1981) Merkantzia Ontziteriako kapitaina zen. Gerra hasi zen garaian Pesquera Vizcaina konpainiaren Alcaudón boua gidatzen aritzen zen, eta Almirante Cervera gurutzontziak bi aldiz atxilotu zuen. Bere ontzia Santanderko Frente Popularrak errekisatu eta Gabiña Bilbora itzuli zen. Euzkadiko Gudontzidian 1937ko otsailean sartu zen Iruñako 1. ofizial gisa, baina tripulazioa osatu ez zenez ontzi mina-miaketarien buruzagi egin zuten, D-21eko kapitain gisa. Miaketa lanen arduraduna izan zen maiatzera arte, gaixotu zenez ospitalera eraman behar izan baitzuten. Bilbo erori zenean oraindik gaixorik zen. Gerra ostean arrantzuntzietan ibili zen erretiroa hartu arte. Donostian hil zen.

Biografien zerrendara itzuli