Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 23a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadiko Gudontzidi Laguntzaileko Biografiak

ENRIQUE MORENO PLAZA (La Unión, 1906-1937)

Enrique Moreno Plaza (La Unión, 1906-1937) Merkantzia Ontziteriako kapitaina zen. Ikasketak Cartagenan egin zituen eta piloto gisa PYSBEren bakailaontzietan ibili zen Ternuan eta Ozeano Artikoan. 1933. urtean kapitain agiria eskuratu zuen. Gerra hasi zenean Hispania bakailaontziko 1. ofiziala zen. Urrian Vendaval bou artilatuko kapitain izendatu zuten, abenduan Nabarra izena hartuko zuen hartan, hain zuzen. Ontzi hartan arrantzuntziak babesteko eta eskoltatzeko zerbitzu ugari egin zituen. Pluto eta Palos ontziak atxilotzen lagundu zuen (36-12-20 eta 23) eta Velascoren aurka ere aritu zen (37-01-08), Bilbo aldean egitera zihoan minatzea eragotziz. Galdames merkantzia ontzia babesten ari zela Canarias gurutzontziari aurre egin behar izan zion Nabarrak, eta ordu batzuetako borrokaren ondoren hondoratu egin zuen hark Matxitxako lurmuturraren aurrean (37-03-05). Enrique Morenok nahiago izan zuen bere ontziarekin hondora joan bere burua entregatu baino. Omenaldi xume gisa, Euzkadiko Gudontzidiaren kanoa automotore bat, Comandante Moreno izenez bataiatu zuten 1937an.

Biografien zerrendara itzuli