Joaquín Egia Untzueta (Bilbo, 1903-1956)
Itsas Zerbitzuen Gorputzeko 2. ikuskariordea zen, eta Bilboko itsas ordezkariordea 1933az geroztik. 1936an berak antolatu zituen Bizkaiko Batzarreko itsas zerbitzuak. Eusko Jaurlaritza eraturik, Defentsa Saileko Ontziteria Ataleko buru izendatu zuten. Atal horren buruzagitzatik, Euzkadiko Gudontzidi Laguntzailea sortu zuen. Frantziara alde egin zuen Santanderko ebakuazioan. 1940an Irlandara jo zuen, alemaniarren inbasioa gertatu zelarik. Gero Ingalaterrara joan zen, eta Aire Indar britainiarretan alistatu zen. Liverpoolen zendu zen, bihotzekoak jota.