Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2019ko abenduaren 10a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadiko Gudontzidi Laguntzaileko Biografiak

José Mª Burgaña Belaustegi (Mutriku, 1905-1987)

José Mª Burgaña Belaustegi (Mutriku, 1905-1987) Merkantzia Ontziteriako kapitaina zen. Gerrak Irlandako uretan harrapatu zuen, Domayo eta Mourisca binakakoak agindupean zituela. Horiexez baliatu zen gero Euzko Gudaroztearen Itsas Zerbitzuen gune nagusia antolatzeko. Urrian Euzkadiko Gudontzidi Laguntzailean sartu zen, Buruzagitzako idazkari gisa, eta otsailean Portugaleteko itsas ordezkaria izatera heldu zen. Berea izan zen minak bilatzeko lanaren antolaketaren ardura. Lau anaia zituen –Luis, Cesareo, Ignacio eta Hilario-, eta berarekin batera aritu ziren euskal ontziterian. Bilbo erori zenean Frantzian bilatu zuen babesa, eta handik Venezuelara jo zuen 1939an, bizitokitzat ere aukeratu zuelarik. Marinel eta nautikako irakasle gisa aritu zen. Gainera hainbat argitalpenetako laguntzaile ere izan zen. Liburu bitxi bat ere laga zigun, berak idatzia noski, El Vasco, Pueblo Singular (Editorial Sucre, 1978). Caracasen hil zen.

Biografien zerrendara itzuli