Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 22a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadiko Gudontzidi Laguntzaileko Biografiak

POLICARPO BILBAO ZUBIAGA (Erandio, 1902-1982)

Policarpo Bilbao Zubiaga (Erandio, 1902-1982) Merkantzia Ontziteriako kapitain eta Ezker Errepublikarreko kide zen. Oso gazte hasi zuen bere karrera, zerbitzari gisa ontziratuta. 1936an arrantzako binakakoen buru zen pilotu gisa. Euzkadiko ontzidian sartu zen 1937ko maiatzean. Txepetx txalupa azkarraren agintea eman zioten eta Baionara hainbat lotura bidaia egin zituen. Ekainean Gipuzkoa bouko komandante izendatu zuten. Bilbo erori zenean, Santoñara pasa zen eta bere ontzia Cervera gurutze ontziak atakatu zuenez, Santanderrera joan zen. Ontziak Kantauriko Itsas Indarrekin bat egin zuenean lehorreratu egin zuten eta Gasteiz bouko 1. ofizial izendatu zuten 1937ko abuztuaren 22an. Santoñan preso hartu zuten gainerako tripulazioarekin batera 27an. Preso egon zen 1941 bitarte eta gero berriz ere itsasora joan zen, lehenengo arrantzunzietan eta gero kostako ontzi txikietan. Azkenik, Italiako armadoreentzat kapitan gisa lan egin zuen, 1964an erretiratu zen arte. Algortan hil zen.

Biografien zerrendara itzuli