Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 22a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadiko Gudontzidi Laguntzaileko Biografiak

Santiago Asolo Landea (Santurtzi, 1889-1956)

Santiago Asolo Landea (Santurtzi, 1889-1956) Merkantzia Ontziteriako kapitaina zen. Sota y Aznar konpainian aritu zen lanean gerra hasi arte. 1936an Hispania (geroago Araba deitua) bouko kapitain izendatu zuten. Desartilatua izan ondoren, ontziko tripulazio osoa Getxoko txalet batera eraman zuten; hala, txaleta Euzkadiko Gudontzidiko Koartel bihurtua geratu zen, Asoloren agintepean. Bilbo erori baino lehen Frantziara joan zen, eta handik Ingalaterrara. Han Mid Atlantic Shipping konpainiarena zen Atxuri-Mendi merkantzia ontziaren buru egin zuten. Ontzi hartan Bilbora 1939an itzulia zela, atxilotu eta espetxeratu egin zuten. Handik bi urtera irten zen eta, geroago, bere lanbidean aritu zen berriz, Pasaiako arrantzuntzietan eta Aznar konpainiaren baporeren batean lan eginez erretiroa hartu arte. Bilbon hil zen.

Biografien zerrendara itzuli