Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 22a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

HISPANIA / ARABA(r)en fitxa

Ontzia
HISPANIA / ARABA HISPANIA / ARABA HISPANIA / ARABA
Mota
Bou Armatuak
Komandanteak
  • Kom. Santiago Asolo Landea (Aza.36-Eka.37)
Historiala
Lurrunezko eta burdinezko oskoldun PYSBEko bakailontzia, La Ciotat-en (Frantzian) Société Provençale des Constructions Navales izenekoak Alfonso XIII.a bezala eraikia. Hispania bezala birbataiatua 1931ean. Bilbora joan zen Pasaiako ebakuazioan (36/9/12). BIAk artilatua izateko hautatu zuen eta Eusko Jaurlaritzak bereganatu zuen (36/10/30). Azaro erdialdera hasi zen lanean, beranduago Araba izena jarri zitzaiolarik (36/12/9); horren ostean erabat sartu zen MGAEn. Labeetan izan ohi zituen arazoek mugatu egin zuten bere lana, honenbestez urtarrilean desartilatu egin zutelarik eta konpontzen hasi. Bilbora eraman zenean lanak burutu zizkioten, baina artilatu gabe segitzen zuen. Zintzilikako zubia hautsi zenean ez aurrera eta ez atzera gelditu zen ibaian, eta Sestaon hondoratua izan zen (37/6/16) inork harrapa ez zezan. Frankistek berriz ere berenganatu egin zuen (37/7/19) eta beren Armadara pasa zuten Alava izenarekin. Bere armadoreei itzuli zioten 1939an eta 1965ean desguazatua izan zen.
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1927 1.197 65’40 10’53 5’75 5’85 10’5 40-42
 
 
Armamentua
Aza.36: kainoi 1 Vickers-101’6/50 mm; 2 metrailadore Steyr-8 mm

Ontzien zerrendara itzuli