Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko abenduaren 11a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

MARCE(r)en fitxa

Ontzia
MARCE MARCE
Mota
Ontzi Laguntzaileak
Komandanteak
  • Patr. Ramón Vidal (Aza.36-Abe.36)
Historiala
Arrantzurako motordun eta burdinezko oskoldun binakakoa, Francisco Acebal y Cía., S.L.rena (Pasaia), Pasaian Constructora Guipuzcoanak 1933an eraikia. Gipuzkoako ebakuazioan Bilbora joan zen. Minaketari lanetan aritu zen Bizkaiko Defentsa Batzarrak erabakita (36/9/17). Azaroan MGAEk beregain hartu eta praktikoen zerbitzurako erabili zuen. Lanari abenduaren hasieran utzi zion eta berriz ere arrantzuan hasi zen. Bere tripulazioa Danak Batian-era pasa zen, lan bera ordezkatuz. Bilbo ebakuatzean Santanderrera pasa zen eta ondoren Frantziara. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1933 133 24’90 5’82 2’87 3’04 9’5 9

Ontzien zerrendara itzuli