Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2019ko urriaren 15a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

MISTRAL / GIPUZKOA(r)en fitxa

Ontzia
MISTRAL / GIPUZKOA MISTRAL / GIPUZKOA MISTRAL / GIPUZKOA MISTRAL / GIPUZKOA
Mota
Bou Armatuak
Komandanteak
  • Kom. Manuel Galdos Uzcanga (Urr.36-Eka.37)
  • 1.Ofi. Eugenio Martinez Anthonissen (Eka.37, aldi baterako)
  • Kom. Policarpo Bilbao (Eka.37-Abu.37)
  • OT Andrés Corsino de Tuya (Abu.37-Aza.37)
  • OT Antonio Fernández Santos (Aza.37-Urt.38)
  • KK Francisco Miranda Díaz (Urt.38-Aza.38)
Historiala
Lurrunezko eta burdinezko oskoldun PYSBEko bakailontzia, Falmouth-en (Ingalaterran) Cox & Co. Engineers Ltd.k Mistral bezala eraikia. Bilbora joan zen Pasaiako ebakuazioan (36/8/21). BIAk artilatua izateko hautatu zuen eta Eusko Jaurlaritzak bereganatu zuen (36/10/30). Urria erdian hasi zen lanean, beranduago Gipuzkoa izena jarri zitzaiolarik (36/12/9); horren ostean erabat sartu zen MGAEn. Asko erabili zuten kanpainan zehar, eta matxurak izan zituen Matxitxakoko gudatean (37/3/5). Bilbo ebakuatzerakoan Santoñara pasa zen, bertan desartilatu zutelarik (37/6/22) eta ondoren BIAri eman (37/8/5). Santanderrera eraman ostean, bertan ebakuazioak bete betean harrapatu zuen eta Gijónera joan zen (37/8/24) eta ondoren Bordelera (37/8/28). Kortsario ontzi bihurtzea pentsatu zen: 101,6 mm.ko bi piezak ezarri zitzaizkion berriro eta baita 47 mm.ko beste bi ere, baina plana ezin izan zen gauzatu eta Frantzian izan zen gerra guztian zehar. Bere armadoreetara 1939an itzuli zuen eta 1966an desguazatu.
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1929 1.252 64’00 10’50 5’83 5’85 11 42-55
 
 
Armamentua
Aza.36: kainoi 1 Vickers-101’6/50 mm; kainoi 1 Vickers- 76’2/50 mm; 2 metrailadore Steyr-8 mm; fusil metrailadore 1 Hotchkiss-9 mm
Ots.37: 2 kainoi Vickers-101’6/50 mm; 2 metrailadore Steyr-8 mm; fusil metrailadore 1 Hotchkiss-9 mm
Uzt.37: 2 metrailadore Steyr-8 mm
Mar.38: 2 kainoi Vickers-101’6/50 mm; 2 kainoi Vickers- 47/50 mm; 2 metrailadore Steyr-8 mm

Ontzien zerrendara itzuli