Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2019ko abenduaren 12a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

JOSÉ LUIS DÍEZ(r)en fitxa

Ontzia
JOSÉ LUIS DÍEZ JOSÉ LUIS DÍEZ
Mota
Bizkaiko Itsasoko Armadaren ontziak
Komandanteak
  • OT Vicente Ramírez de Togores (Abu.36-Urr.36)
  • OA Carlos Moya Blanco (Urr.36-Mar.37)
  • Kp.Mak. Pedro de Loyola Larrañaga. (Mar.37)
  • KK Horacio Pérez y Pérez (Mar.37)
  • OT Evaristo López Rodríguez (Mar.37-Eka.37)
  • Kp.Mak. Pedro de Loyola Larrañaga. (Eka.37-Uzt.37)
  • OT José Mª García-Presno (Uzt.37-Ira.37)
  • KK Horacio Pérez y Pérez (Ira.37-Urr.37)
  • OT Juan Antonio Castro (Urr.37-Abe.38)
Historiala
Espainiako Itsas Armadaren destruktorea, Cartagenan 28/5/25ean uretaratua eta Sociedad Española de Construcción Navalek 1929an eraikia. Cartagenan zegoen gerratea hasi zenean. Bizkaiko Itsasora igo zen Errepublikaren Flotarekin (1936ko iraila) eta han geratu zen Mediterraneora Flota etorri zenean. Kanpainan zehar gutxi erabili zuten, ontziko zenbait ofizialek matxinoen aldekoak zirelako (komandanteetako 3k desertatu egin zuten). Errepublikaren Armadak eskatuta, tripulazio gehiena lehorreratu zuten (37/5/31) eta Euzkadiko Gudontzidiko 114 marinelek ordezkatu zituzten, horien artean komisario politiko berriak, Manuel Galdós (Gipuzkoa bouaren komandantea). Aldaketak eginda, lanera itzuli zen, Cervera gurutzontziarekin tiro sorta labur batzuk trukatu zituen (37/6/10). Bilbo erortzean, Bordelen sartu zen errefuxiatuz beteta (37/6/15). Santanderra etorri zen, eta lehengo tripulatzaile gehienak berriro ontziratu ziren. Santander erori ondoren, Falmouthera joan zen matxuratuta (37/8/31). Le Havrera eraman zuten konponketa lanak egiteko. Mediterraneora itzultzen saiatu zen, baina Canarias gurutzontziak bidea itxi zion, eta matxuratu ondoren, Gibraltarren sartu behar izan zuten (38/8/27). Gibraltarretik irteten ahalegindu zenean ontzi frankistek eraso zuten, eta hondartzan hondoa joarazi zioten (38/12/30). Britainia Handiko aginteek frankistei entregatu zieten (39/3/25). Zerbitzutik kendu zuten 1965ean, eta desegin.
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1929 1.650 101'98 9'67 3'00 6'02 36 175
 
 
Armamentua
Eka.37: 4 kainoi Vickers- 120/45 mm; kainoi 1 Vickers-76’2/45 mm; 2 metrailadore Hotchkiss-25 mm; torpedo jaurtiketako 6 hodiak; 8 sakonera-karga
Abu.38: 4 kainoi Vickers- 120/45 mm; kainoi 1 Vickers-76’2/45 mm; 4 kainoi Vickers- 40 mm; torpedo jaurtiketako 6 hodiak; 8 sakonera-karga

Ontzien zerrendara itzuli