Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 25a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

C-6(r)en fitxa

Ontzia
C-6 C-6
Mota
Bizkaiko Itsasoko Armadaren ontziak
Komandanteak
  • KK Mariano Romero Carnero (Abu.36)
  • OT Julian Sanchez Gómez (Ira.36)
  • KK Remigio Verdía y Jolí (Ira.36-Urt.37)
  • KK Fidel Emparanza Zabala (Urt.37-Ots.37)
  • KK "Luis Martinez" (=Ivan Alekseevich Burmistrov) (Ots.37-Uzt.37)
  • KK "Severino Moreno" (=Nikolaii Pavlovich Egipko) (Uzt.37-Urr.37)
Historiala
Espainiako Itsas Armadaren itsaspekoa, Cartagenan 29/12/26an uretaratua eta Sociedad Española de Construcción Navalek 1930ean eraikia. Gerratea hasi zenean Cartagenan zegoen. Bizkaiko Itsasora bitan joan zen 1936ko abuztu eta irailean, inolako emaitza praktikorik lortu gabe. Bizkaiko Itsasora berriro itzuli zen 1937ko maiatzean, ofizial sobietar baten agindupean. Matxuratuta geratu zen Portugaleten aire-eraso baten ondorioz (37/5/12), 6 tripulatzaile hil zirelarik. Bajak estaltzeko eta diziplinarik gabeko tripulatzaileren bat ordezkatzeko, komandanteak pertsonala eskatu zion Euzkadiko Gudontzidiari, 9 marinel, hain zuzen ere. Gerratean zehar Errepublikako itsaspekorik nabarmenduena izan zen bere borrokarako grinarengatik; torpedoak jaurti zituen Cervera gurutzontziaren aurka (37/6/20), Baleares gurutzontziaren aurka (24/7/37) eta Júpiter mina-ontziaren aurka (15/10/37), sekula jotzerik lortu ez zuen arren. Gijonen ezertarako balio ez zuela laga zuten hegazkin frankistek (37/10/19), eta Torres lurmuturraren inguruan tripulazioak hondoratu zuen 20an, frankistek ez harrapatzeko. Atera zuten ur-azalera (47/11/27), baina berriz ere hondoratu zen desegitera eraman zutenean (48/3/28).
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1930 925/1.144 73'30 6'30 5'70 16'5/8'5 40
 
 
Armamentua
Eka.37: kainoi 1 Vickers-76’2/45 mm; torpedo jaurtiketako 6 hodiak-533 mm

Ontzien zerrendara itzuli