- Ontzia
-
C-6
- Mota
- Bizkaiko Itsasoko Armadaren ontziak
- Komandanteak
-
- KK Mariano Romero Carnero (Abu.36)
- OT Julian Sanchez Gómez (Ira.36)
- KK Remigio Verdía y Jolí (Ira.36-Urt.37)
- KK Fidel Emparanza Zabala (Urt.37-Ots.37)
- KK "Luis Martinez" (=Ivan Alekseevich Burmistrov) (Ots.37-Uzt.37)
- KK "Severino Moreno" (=Nikolaii Pavlovich Egipko) (Uzt.37-Urr.37)
- Historiala
- Espainiako Itsas Armadaren itsaspekoa, Cartagenan 29/12/26an uretaratua eta Sociedad Española de Construcción Navalek 1930ean eraikia. Gerratea hasi zenean Cartagenan zegoen. Bizkaiko Itsasora bitan joan zen 1936ko abuztu eta irailean, inolako emaitza praktikorik lortu gabe. Bizkaiko Itsasora berriro itzuli zen 1937ko maiatzean, ofizial sobietar baten agindupean. Matxuratuta geratu zen Portugaleten aire-eraso baten ondorioz (37/5/12), 6 tripulatzaile hil zirelarik. Bajak estaltzeko eta diziplinarik gabeko tripulatzaileren bat ordezkatzeko, komandanteak pertsonala eskatu zion Euzkadiko Gudontzidiari, 9 marinel, hain zuzen ere. Gerratean zehar Errepublikako itsaspekorik nabarmenduena izan zen bere borrokarako grinarengatik; torpedoak jaurti zituen Cervera gurutzontziaren aurka (37/6/20), Baleares gurutzontziaren aurka (24/7/37) eta Júpiter mina-ontziaren aurka (15/10/37), sekula jotzerik lortu ez zuen arren. Gijonen ezertarako balio ez zuela laga zuten hegazkin frankistek (37/10/19), eta Torres lurmuturraren inguruan tripulazioak hondoratu zuen 20an, frankistek ez harrapatzeko. Atera zuten ur-azalera (47/11/27), baina berriz ere hondoratu zen desegitera eraman zutenean (48/3/28).
Ontziaren ezaugarriak
1930 |
925/1.144 |
73'30 |
6'30 |
5'70 |
|
16'5/8'5 |
40 |
-
-
- Armamentua
- Eka.37: kainoi 1 Vickers-76’2/45 mm; torpedo jaurtiketako 6 hodiak-533 mm
Ontzien zerrendara itzuli