Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko urriaren 5a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

IRUÑA(r)en fitxa

Ontzia
IRUÑA IRUÑA
Mota
Bou Armatuak
Komandanteak
  • 1.Ofi. Angel Gabiña Andraca (Ots.37-Mar.37, aldi baterako)
Historiala
Lurrinezko eta burdinezko oskoldun untzia, Ildefonso Irala Garcíarena (Bilbo), Port de Boucen (Frantzian) Cigale patruilaontzi gisa frantziar Armadarentzat 1918an eraikia. Espainiari 1922an saldua eta Elgueta eta ondoren Mari Begoña deitua. Bilbon zegoen gerratea hasi zenean. 37ko urtarrilean MGAEk beregain hartu zuen. Otsailean Iruña izena jarri zioten eta ondoren beharrezkoak zituen aldaketak egin zizkioten bou armatu bilakatzeko. Bilbo ebakuatzerakoan Euskaldunan zegoen eta hantxe harrapatu zuten frankistek (37/6/19). Ondoren artilatu eta beren Armadan sartu zuten Virgen de Begoña izenarekin. 1940an desarmatuta, Punta Rubia izen berria ezarri zioten eta San Esteban de Pravian naufragatu zuen (42/1/27).
Ontziaren ezaugarriak
Eraik. TG Luzera Zabalera Zingoa Eskora Abiadura Eskifaia
1918 368 39’45 7’68 4’30 3’75 14 -

Ontzien zerrendara itzuli