Ofizialak
Servando MARENCO REJA, 1890-3-21ean jaioa Motrilen (Malaga). Interbentzio Militarreko Gorputzeko ofiziala zen. Galanen laguna, 1930eko Leridako matxinadaren buru militarra izan zen. Gerra Zibilean Milizien Komandantzia Militarreko zuzendaria izan zen, eta gero Errekluta, Instrukzio eta Mobilizazio Zentroen Ikuskatzaile Nagusia, eta infanteriako koronel graduazioa lortu zuen. Gerra zibila amaitzear zegoela, Metrailadore Batailoien Ikuskatzaile Nagusia zen, eta haiekin babestu zuen Kataluniako erretira. FNFLetako korbeta kapitaina (iraila-41) eta batailoiaren lehen burua. Gero Afrikara bidali zuten, egiteko berezi batekin.
Juan de ARCE MAYORA, euskal jatorrikoa zen, nahiz Valentzian jaio 1885-8-20an. Gerra Zibilean Madrilen defentsan parte hartu zuen, eta Jaramako guduan, 9. Dibisioaren buruan, teniente koronela graduazioarekin. Gero Extremadurako Armadako 37. Dibisioa eraman zuen, eta azkenik Errepublikaren Akademia Militarreko zuzendaria izan zen Paternan (Valentzia), koronel graduazioarekin. FNFLetako korbeta kapitaina (iraila-41) eta Batailoiko Errekluta Batzordeburua.
Angel de AGIRRETXE GOIKOETXEA Bilbon jaio zen 1905-7-20an. Medikua zen, «Jagi-Jagi» aldizkariko zuzendari-ohia eta Euzko Mendigoizale Batzako buruzagietako bat. Gerra Zibilean kapitain medikua izan zen «Zergaitik Ez» Batailoian, eta teniente koronel bihurtu. Gerora Frantzian zerbitzatu zuen, errefuxiatuen mediku. Alemanen inbasioa gertatzean ihes egin zuen Donibane Lohizunetik Solangane otarrain ontzi bretoian. Irlandara jo zuen, gero Ingalaterrara. 1. klaseko medikua FNFLetan (iraila-41) eta Batailoiko medikua.
Rosendo PIÑEIROA PLAZA Madrilen jaio zen 1903-11-7an. Gerra Zibila hastean Guardias de Asaltoen kapitaina zen. Parte hartu zuen Madrilen defentsan, Bartzelonako 37ko maiatzako borroketan, Belchiteko guduan eta Zaragozako erasoaldian. Gerra amaitzean teniente koronel maila zuen, eta 2. Eraso Dibisioaren buru zen Madrilen. Casado koronelaren laguna zen eta harekin batera egin zuen ihes Ingalaterrara. FNFLetako itsasontzi teniente (urtarrila-42) eta Batailoiko Instrukzio konpainiaren buru izendatu zuten.
José Mª de BALLABRIGA 1909-1-31n jaio zen Zaragozan. Letretan irakasle ibilia zen Zaragozako Unibertsitatean. Gerra Zibilean infanteriako komandantea izan zen, eta batailoi baten buruan ibili zen Aragoiko fronteetan. 1938n 43. Dibisioko Buruzagitzako buru zen, eta Frantziara erbesteratu zen Katalunia erortzean. Britainiar Intelligence Servicerentzat ziharduen Alianza Democrática Españolako kidea izan zen. Inbasio alemana gertatzean Bordeletik ebakuatu zuen britainiar Itsas Armadak. 1. mailako entseinaria FNFLetan (iraila-41).
Antonio GONZÁLEZ GARCÍA 1911-2-1ean jaio zen Segura de Leónen (Badajoz). Gerra Zibilean infanteriako komandantea izan zen, gerra merezimenduak zirela eta goititua. 1. mailako entseinaria FNFLetan (iraila-41).
Philip KIEFFER, 1899-10-24an jaioa Port-au-Princen (Haiti), baina jatorri alsaziarrekoa. Gerora frantziar Itsas Armadako komando unitateen sortzailea izan zen, eta etorri handiz mintzatzen zen ingelesez eta espainieraz. 2. mailako OIC (Ofizial Interprete eta Dekodetzaile) FNFLetan, Batailoiko ofizial bitartekari izendatua (iraila-41). Oso denbora gutxi eman zuen Batailoian, laster hasi zelako Itsas Armadako komandoak antolatzen
Antonio BERA HERNÁNDEZ DE LARDIZABALek zioen nafar jatorrikoa zela. 1914-8-18an jaioa zen. Batailoian sartzen azkena izan zen, eta apenas eman zuen hilabete bertan (1942). Lehenik 2. mailako entseinari sartu zen FNFLetan, eta ondoren Atzerritar Legioko teniente bihurtu zen 13. DBLE/1. DFLn.
Juan Antonio de BASABE ARRAZOLA Bilbon jaio zen 1900eko abuztuan. Infanteria teniente gisa ibilia zen gudari batailoi batean, eta gero Frantziara pasatu zen. Inbasio alemanaren ondorioz Donibane Lohizunetik ihes egin zuen Baron Nairn garraiontzi poloniarrean, Antonio Gamarra eta beste batzuekin batera. 2. mailako entseinaria FNFLetan (iraila-41).
Julián HICKMAN URRUTIA Sestaokoa zen. Ingeniarien kapitaina izana zen euskal batailoi batean, eta Santoñan atzeman zuten. Haren aita jatorri ingelesekoa izanik, askatu egin zuten, eta Ingalaterrara egin zuen. 2. mailako entseinaria FNFLetan (1942).
Antonio GAMARRA CALVO, Gasteizen jaioa 1912-10-3an, EAJko Araba Buru Batzarreko kidea zen. Alemaniak Frantzia inbaditzean Donibane Lohizunetik alde egin ahal izan zuen Baron Nairn garraiontzian, eta Ingalaterrara iritsi EBBko beste bi lagunekin, Juan Basaberekin eta Euskal Informazio Zerbitzuetako zenbait kiderekin batera. 2. mailako administrazio ofiziala FNFLetan (azaroa-41).
Servando MARENCO DELGADO Servando Marenco Rejaren semea zen, Motrilen 1921en jaioa. Gerra Zibilean Infanteriako alfereza izandakoa zen, Mobilizatze Ikuskaritza Nagusian eta metrailadore batailoietan zerbitzatu zuen. Ofizialgai FNFLetan (iraila-41). Bere aitarekin batera ibili zen Afrikako egiteko berezian.
Azpiofizialak
Louis Francis Emmanuel ALLUSON (Brest, Frantzia, 1918-11-6) – 2. mailako maisu
Ignacio AXPE (Bizkaia) – Kontramaisu
Jean Marie Georges BUQUIN (Courbevoie, Frantzia, 1924-8-2) – Kontramaisu furriel
Vladimir BYLINSKY (a) Edmond DANTES (Mayet, Frantzia, 1919-2-10) – Kontramaisu
Alfredo GOMEZ – Kontramaisu
Julio JULIEN (Txile) – Kontramaisu
Guillermo LAGUILLO (Uruguai, 1914-8-27) – Kontramaisu
José LÓPEZ (Argentina, 1921-6-3) – Kontramaisu
George MICHEL – Kontramaisu
Enrique RODRIGUEZ (Mendoza, Argentina, 1916-6-20) – Kontramaisu
Ricardo Alberto SILVA – Kontramaisu
Pierre Emile HEMMERDINGER (Paris, 1921-2-2) –OICgai lan administratiboetan.
Instruktorea
Juan COTANO (Bilbo, Bizkaia, 1915-11-25) – Lur Armadako Komandoak
Marinel fusilariak (osatu gabeko zerrenda)
Hernando ACOSTA (Bogota, Kolonbia, 1922-2-1)
Francisco ALGORTA VILLEGAS (Bizkaia)
Salomón ARAGÓN
José ARENAS
Adrian BARREAU (Txileko Santiago, Txile, 1924-4-27) – Kontramaisu
Mario BARRIENTOS (Txileko Santiago, Txile, 1915-8-1)
Ciro Antonio BARRIOS
Carlos BERMÚDEZ (Espainia, 1922)
Carlos María BORDON
Eugenio Mario BOURDIN (Montevideo, Uruguai, 1917-4-27)
Fabián BUDEZ (Puerto Colombia, Kolonbia, 1921-1-6)
Luis Eduardo CALLE
Manuel CAMACHO
Roberto CARDOSO (Uruguai, 1907-8-23)
Joaquín CARILLO
Luis CAZAUDEHORE (Valparaiso, Txile, 1922-7-21)
Bernardo CHIQUIN
Enrique Luis CORDERO (Argentina, 1918-8-24)
Alberto COURAU SANCHEZ,
Tito José CRUZ
Ismael CUBILLOS PULIDO
Rafael CUDER BLANCO (Sevilla, Espainia, 1922-6-30)
Atilio DURAN
Filiberto ESCOBAR
Alberto Elbio “Tito” ESCOBAR ECHENIQUE (Montevideo, Uruguai, 1914-4-27)
Mario ESCOBAR MOTTA, (Moniquira, Kolonbia, 1916-8-17)
Pedro ESTABLE,
Antonio ESTRAVIZ
Enrique EVIA (Montevideo, Uruguai, 1920-12-1)
Bernardo Carlos FEMENIAS LOYOLA (Valparaiso, Txile)
Juan Pedro GARBIA (Uruguai, 1907)
Carlos GARCIA
Manuel GONZALEZ
Victor GRANATI (Argentina, 1923-4-25)
Charles JEQUIER (Txile, 1919-1-19)
Julio JAMETT BAEZA (Txileko Santiago, Txile, 1918-3-5)
Eulices LARRAURA (Montevideo, Uruguai, 1920-9-2)
Gregorio MARTINEZ (Montevideo, Uruguai, 1919-11-1)
Luis Fernando MEDINA (Txile)
Roberto MONAGA DOMINGUEZ
José MONTEVIDO (Uruguai)
Alfonso MORA ALMENARA (Bartzelona, 1924-10-23
Mariano de MORA VASQUEZ (Espainia, 1924-2-24)
Rodolfo MURCIA
Ramón ORTIZ
Orlando PEÑA PEREZ (Managua, Nikaragua, 1919-12-24)
Juan PEREZ-BORJAS (Montevideo, Uruguai, 1920-9-15)
Jorge POLINDARA
William POWELL
Rufino RANGEL
Jorge RODRÍGUEZ
Manuel SAENZ
Luis SANKAN (Txile)
Primicio Enrique SOUTO (Buenos Aires, Argentina, 1913-11-2)
Carlos TEJADA
Jaime TOCHES
Victor VILLAGRAN AMAYA (1914-9-6)
Manuel YAÑEZ, (Cedeira, Espainia, 1922-2-26)