Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2019ko abenduaren 10a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Haitiko Hegoaldeko Hego-Estatuko Itsas Armada (1868)
Itsas armada:
Haitiko Hegoaldeko Hego-Estatuko Itsas Armada (1868)
Izena:
Marine de l’Etat Méridional du Sud Haïti
Historiala:

1868ko apiril-maiatzean herrialdeko ipar eta hegoaldean herri matxinada bat piztu zen Salnave jeneralaren haitiar gobernuaren aurka. Hegoaldeak maiatzean aldarrikatu zuen independentzia, eta Haitiko Hegoaldeko Hego-Estatua sortu, Michel Domingue Jenerala presidente zuela. Haitiar Itsas Armadako bi korbetako (Liberté eta Sylvain) eskifaia maiatzean matxinatu, hegoaldera egin, eta estatu berriaren Itsas Armada osatu zuten. Bi ontziok Petit-Goâve-n harrapatu eta hondoratu egin zituen Alexandre Pétion gobernuaren korbetak, mertzenario estatubatuarrek eskifaitua (68-9-20).

 
Mont-Organise-(como-USS-Quaker-City).jpg
 
 
Haitiko Hegoaldeko Hego-Estatuko Itsas Armada (1868)
Itsas armada:
Haitiko Iparraldeko Errepublikako Itsas Armada (1869)-
Izena:
Marine de la Republique du Nord Haïti
Historiala:

Haitiko iparraldeko matxinatuek 1868ko apirilaren 25ean aldarrikatu zuten errepublika, Nissage Saget Jeneralaren agindupean. Iparraldekoek ezin izan zuten beren itsas armada antolatu 1869 arte, bi bapore Estatu Batuetan erosi (Mont Organisé eta République) eta hirugarren bat Anse d'Hainault-en atzeman ondoren (Artibonite). Ontziak armatuak izan eta gero Iparraldeko Itsas Armadak gobernuaren ontzidia gainditu zuen Le Borgne-n (69-9-14). Gobernuaren baporeek (Salnave eta Pétion) Le Cap-en hartu zuten babesa, baina garnizoiak kapitulatu egin zuen azaroan. Ipar-Hego koalizioak Port-au-Princeri eraso zion lurrez zein itsasoz, eta azkenean lortu zuen gobernuaren tropak gainditzea 1869ko abenduan. Iparraldeko Itsas Armadako ontziek Haitiar Itsas Armada berriaren muina osatu zuten.

 
Mont-Organise-(como-USS-Quaker-City).jpg
 
 
 
Haitiar ontziak Guda Zibilean zehar (1868-69)
Klase Ontzia Tonak Zerbitzua
Korazatua Triumph 1.006 Haitiar Itsas Armada (69ko Eka./Abe.)
Baporea Sylvain 900 Haitiar Itsas Armada (68ko Api./Mai.)
Hegoaldeko Itsas Armada (68ko Mai./Ira.)
Baporea Liberté   Haitiar Itsas Armada (68ko Api./Mai.);
Hegoaldeko Itsas Armada (68ko Mai./Ira.)
Baporea Salnave 786 Haitiar Itsas Armada (68ko Urr./ 69ko Aza.)
Ipar. Itsas Armada Union (69ko Aza./Abe)
Baporea Alexander Petion 1.244 Iparraldeko Itsas Armada (69ko Aza./Abe.)
Baporea Terreur 593 Haitiar Itsas Armada (69ko Uzt./Abe.)
Iparraldeko Itsas Armada (69ko Abe.)
Baporea Mont Organisé 1.261 Iparraldeko Itsas Armada (69ko Uzt./Abe.)
Baporea Republique 1.600 Iparraldeko Itsas Armada (69ko Uzt./Abe.)
Baporea Artibonite   Haitiar Itsas Armada (68ko Api./69ko Uzt.)
Iparraldeko Itsas Armada (69ko Uzt./Abe.)
 

Itsas armaden zerrendara itzuli