- Itsas armada:
- Ezo Errepublikako Itsas Armada (1868-69)
- Izena:
- Ezo Kyowakoku Kaigun
- Historiala:
Shogunen erregimen zaharraren aldekoak eta Meiji Enperadorearen aldeko erreformazaleak aurrez aurre jarri zituen Japoniako gerra zibila (1867-68) bukatzen ari zelarik, shogunaldeko ontzidia matxinatu egin zen Edoko badian, Enomoto Takeaki amiralordearen zuzendaritzapean (68-8-20). Ontzidiak uko egin zion garaileei amore emateari, tropa kopuru handiak eta frantziar aholkulari militar talde bat ontziratu eta Hakodatera bidean jarri zen, Yeso uhartzean (egungo Hokkaido). Uhartea okupatu ondoren, Enomotok Ezoko Errepublika aldarrikatu zuen (68-12-15), bertan samurai tradizioak gordetzeko asmoz.
Itsas Armada Arai Ikunosuke Itsas Armadarako ministroak zuzendu zuen, eta lau kanoiontzik (Kaiten, Banryu, Takao, Chiyoda) eta hiru garraiontzik (Chogei, Oe Maru, Hou-Ou Maru) osatzen zuten. 1869ko martxoan Itsas Armada eta Armada Inperialaren espedizio bat bidali zuten Errepublikaren aurka. Ezoko Itsas Armadak huts egin zuen ezustean erasotzen saiatu zenean Miyako-ko portuan (69-3-25), eta Takao kanoiontzia galdu. Gero ontzidi inperialak garaitu zuen Hakodate badian izandako zenbait itsas