Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 15a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Mahditar Itsas Indarrak (1885-98)
Itsas armada:
Mahditar Itsas Indarrak (1885-98)
Historiala:

Muhammad Ahmad el Mahdi-k Sudaneko menderatze egiptoarraren aurka 1881ean hasitako matxinada herrialde osora zabaldu zen 1884an, eta azkenean hiriburua hartu zuen, Jartum, 1885eko urtarrilaren 26an. 1884an mahditarren hiru ibai-bapore egiptoar atzeman zituzten (Fasher, Mahomet Ali, Monsuhaniya), eta 1885ean beste sei (Bordein, Ismailia, Safiya, Tahra, Talahawiya, Tewfikiya). Gehienak konpondu eta armatu egin zituzten kanoi bat edo biz. Tropak zein hornidurak garraiatzeko erabili ziren, baita Niloan zehar espedizioak antolatzen ere, tributuak bildu, esklaboak harrapatu edo marfila erosteko helburuz.

El Mahdi tifusak eraman zuen 1885ean, eta haren lekua Abdallah ben Muhammad al Taaishi hartu zuen, Kalifa tituluarekin. 1896an ingelesek Sudan berrokupatzeko zenbait kanpainari ekin zioten, eta azkenik Omdurman hiriburu berria hartu zuten 1898an. Operazio haietan Tahra hondoratu egin zuen britainiar artilleriak Hafir-en, Dongola-tik hurbil (96-9-19), Ismaïlia lehertu egin zen mina elektrikoak instalatzen saiatzen ari zenean Jartumetik hurbil (98-8-17), eta gainerako baporeak hondoratuak edo atzemanak izan ziren Omdurmaneko kanpainan, 1898ko irailean. Kalifa eta mugimenduaren azken buruak Kordofan-en hil ziren, ingelesen aurka borrokatzen (99-11-24).

 
Vapor-dervishe-capturado-en-Fashoda-1898-(The-Graphic-15-10-98).jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli