Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 23a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Acreko Estatu Independentearen Itsas Armada (1899-1903) Acreko Estatu Independentearen Itsas Armada (1899-1903)
Itsas armada:
Acreko Estatu Independentearen Itsas Armada (1899-1903)
Izena:
Marinha do Estado Independente do Acre
Historiala:

Acreko Estatu Independentea 1899ko uztailaren 11n aldarrikatu zuten kautxu biltzaile brasildarrek, beren alor landatuak Amazonaseko ipar-ekiko eremu handi batean zituztenak, orduan Boliviaren subiranotasunaren mendean. Garaitu egin zituzten 1900en, baina ostera aldarrikatu zuten Acreko Estatua azaroan (abenduaren amaieran garaituak), eta berriro ere 1902ko abuztuan. Egokiera hartan azkenean independentzia lortu zuten, lurraldeko hiriburu Puerto Alonso hartu ondoren (03-1-24). 1903ko maiatzean Acreko Estatua Brasili anexionatua izan zen.

Hiru matxinada haietan acretarrek itsas indar xume batzuk antolatu zituzten hiru ibai-baporerekin (Liberdade, Rio Afuá eta Manaus); gerora gaineratu zitzaizkien bapore armatu bat (Solimões) eta ibai txalupa bat, 1900eko azaroa-abenduan boliviarrei atzemandakoa (Alonso, gero Rui Barbosa birbataiatua), eta bi bapore (María Teresa eta Independência, boliviarrei atzemanak) 1902-03an.

 
Vapores-acreanos-en-Puerto-Alonso.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli