Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 15a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Georgiako Errepublika Demokratikoko Itsas Armada (1918-21)
Itsas armada:
Georgiako Errepublika Demokratikoko Itsas Armada (1918-21)
Historiala:

Administrazio tsaristaren suntsitzearen eta federakuntza transkaukasiko baten saioaren ondoren, Georgiak independentzia aldarrikatu zuen 1918ko maiatzaren 26an. Lehen unetik herrialdeak eskualdeko gatazketan nahasia ikusi zuen bere burua, eta borrokan jardun zuen Turkiaren, Armeniaren, errusiar zurien eta mugimendu boltxebikearen aurka. Azkenean tropa sobietikoek inbaditu egin zuten, eta herrialdea behin betiko bereganatu kanpaina labur baten ostean (1921-2-15/3-18).

Hasiera-hasieratik, herrialdeko agintariak itsas indar bat antolatzen saiatu ziren, beren portuetan aurkitutako merkataritza ontzi eta atoiontzi gutxi batzuk erabiliz. Azkenean Itsas Armada antolatu zen 1919ko martxoan, 4 kanoiontzik (Patara Kakhi, Tariel, Avtandil, Fridon) eta patruila ontzi zein garraiontzi gisa erabilitako hamar-bat baporek osatua. Beren auzoekiko gatazketan parte hartu zuten, eta salbatu ziren azken ontziek ihes egin zuten Batumiko portutik, gobernua eramanez (1921-3-18), Turkiako erbestera bidean.

 
Cannonera-tipo-Greenport-de-la-Marina-Georgiana.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli