Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 21a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Carnaroko Italiar Erregeordetzaren Itsas Armada (1919-20)
Itsas armada:
Carnaroko Italiar Erregeordetzaren Itsas Armada (1919-20)
Izena:
Marina de la Reggenza Italiana del Carnaro
Historiala:

1919ko Pariseko Bake Konferentziak Jugoslaviari egotzi zion Fiume hiria (egungo Rijeka, Kroazian), Italiarekiko mugan. 1919ko irailaren 12an Gabriele D'Annunzio poetak, 2.000 inguru italiar alkandora beltza-rekin batera, hiria hartu eta Italiako Erresumari anexionatzea aldarrikatu zuen. Italiako gobernuak arbuiatu egin zuen egintza bururatu hura, eta Fiumeren blokeoa hasi, inbaditzaileen errenditzea galdatzearekin batera. Eskakizun horiei jaramonik egin ez, eta D'Annunziok Carnaroko Italiar Erregeordetza aldarrikatu zuen 1920ko abuztuaren 12an.

1919ko urria eta abendua bitartean destroier bat (Agostino Bertani), bi torpedo ontzi (66PN, 68PN) eta italiar Regia Marina-ko zortzi torpedo txalupa mutinatu eta Fiumen sartu ziren matxinatuen aginduetara jartzeko; itsaspeko bateko (F-16) beste mutin batek huts egin zuen. Handik puska batera, 1920ko abenduaren 7 eta 8an, beste hiru destroier (Francesco Nullo, Pilade Bronzetti, Espero) matxinatuen aldera pasatu ziren. Ontzi haiekin guztiekin eratu zen Erregeordetzaren Itsas Armada, baina nazionalistek apenas erabili zituzten ontziok. Horren ordez, zenbait ontzi zibil bahitu eta haiekin hainbat merkataritza baporeri eraso egin eta inguruko uharte batzuk okupatu zituzten. Azkenean ontzi guztiak atzeman zituzten tropa italiarrek hiriari eraso ziotenean 1920ko abenduaren 24 eta 28 bitartean. Ontzi matxinatuak Polara eraman zituzten, eta Regia Marina-ri gaineratu, izena aldatu ondoren, 1921eko urtarrilaren 16an. Hiria “Fiumeko Estatu Librea” izendatu zuten Italiaren eta Jugoslaviaren arteko Rapallo-ko Tratatuaren kariaz.

 
Destructor-Espero-cannoneado-por-el-acorazado-Andrea-Doria-en-Fiume-1920.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli