Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 23a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Ipar Txinako Kanoiontzi Talde Berezia (1938-40)
Itsas armada:
Ipar Txinako Kanoiontzi Talde Berezia (1938-40)
Izena:
華北特別炮艇隊=Huabei Tebie Paotingdui
Historiala:

Tropa japoniarrek, Txinako eremu handiak okupatu ondoren, estatu-txotxongiloak sortu zituzten, tokiko kolaborazionisten laguntzarekin, okupazioa errazteko. Yangtze ibaiaren iparreko eskualdean, Ipar Txinako Japoniar Armadak hala eskatuta, 1937ko abenduaren 14an Txinako Gobernu Behin-Behinekoa eratu zen, hiriburua, Beijing.

1938ko amaieran, Japoniar Itsas Armadako Qingdao (Tsingtao) itsas baseko buruzagitzak Ipar Txinako Kanoiontzi Talde Berezia sortu zuen Qingdao, Lienyungang eta Shijiusuo-ko kostalde eta portuen zaintzan laguntzeko. Iritsi zen izatera 300 gizon, sei ontzi txiki, japoniarrek bahitu eta armatuak, eta patruila ontzi zahar bat (Haihe), Txinatar Itsas Armadari atzemandakoa eta eskola ontzi moduan berregokitua. Unitatea, japoniar agintepekoa, bertako Liu Wenshan buruzagiaren agindupera jarri zen, eta hari itsasontzi kapitain maila egotzi. 1940ko apirilean Wang Jingwei-ren gobernu kolaborazionista berriaren Itsas Armadan integratu zen.

 
Puerto-de-Qingdao-en-1938--base-del-Cuerpo-de-Cannoneros.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli