Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 23a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Txinako Gobernu Erreformatuaren Itsas Patruila Ontzidia (1939-40) Txinako Gobernu Erreformatuaren Itsas Patruila Ontzidia (1939-40)
Itsas armada:
Txinako Gobernu Erreformatuaren Itsas Patruila Ontzidia (1939-40)
Izena:
水巡隊=Shui Xundui
Historiala:

Txinako erdialdean, Yangtze haranean, Txina Zentraleko Japoniar Armadak bultzatuta, 1938ko martxoaren 28an Txinako Gobernu Erreformatua eratu zen, hiriburua, Nanjing. 1938ko udazkenean gobernu berriak eskifaiak errekrutatzeari ekin zion, Yangtzeko uretan eta haren kontrolpeko kostaldeetan zaintza eta polizia lanak egingo zituen talde bat eratzeko.

1939ko ekainean indar hori formalki eratu zen, Itsas Patruila Ontzidia izenarekin, Xu Jianting kontra-amiralaren agindupean. Baseak zituen Nanjing, Jiangyin eta Minhang-en, batailoi txiki banaz hornituak. Abenduan japoniarrek entregatu zieten bi patruila ontzi (Haisui, Haijing) eta bi txalupa motordun, Txinatar Itsas Armadari atzemanak eta gero konponduak. Guztira, 2.000 gizoneko indar bat izatera iritsi zen, Japoniar Itsas Armadak entrenatu eta hornituak. 1940ko apirilean Wang Jingwei-ren gobernu kolaborazionistaren Itsas Armadan integratu zen.

 
Haisui-en-Jiangnan-1940.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli