Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 15a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Kroaziar Itsas Legioa eta Kroaziar Itsas Armada (1941-45) Kroaziar Itsas Legioa eta Kroaziar Itsas Armada (1941-45)
Itsas armada:
Kroaziar Itsas Legioa eta Kroaziar Itsas Armada (1941-45)
Izena:
Hrvatska Pomorska Legija & Hrvatska Ratna Mornarica
Historiala:

Jugoslavia Ardatzako tropek 1941eko apirilean inbaditu ondoren Kroaziako Estatu Independentea sortu zen, Alemaniaren babesarekin, eta berehala sortu zituen hark bere Indar Armatuak, eta haien artean bere Itsas Armada (Hrvatska Ratna Mornarica), Djuro Jakcin kontra-amiralaren agindupean. Italia, Italiak kosta zerrenda osoaren ardura zeukan, eta betoa ezarri zion Kroaziar Itsas Armada berriak Adriatikoan 50 tonatik gorako edozein gerra ontzi erabiltzeari. Kroaziak kostazaintza eta aduana zerbitzu bat soilik erabili ahal izan zuen, ontzi txikiekin, eta ibai ontzidi txiki bat Sava eta Danubio ibaietan, alemanek okupatutako gunean.

Alemaniak Sobiet Batasuna inbaditu eta gero, estatu berriko agintariek trikimailu bat aurkitu zuten beren itsas indarra sortzen hasteko. Kroaziar Itsas Legioa (Hrvatska Pomorska Legija) antolatu zuten, itsasgizon talde bat, Itsaso beltzean jarduteko Kriegsmarine alemanaren agindupean. Haren buruan Andro Vrkljan fragata kapitaina zegoen, geroago Stjepan Rumenovic itsasontzi kapitainak ordeztu zuena. Haiekin Krimean eta Azov Itsasoan 1941-44an jardun izan zuen mina-dragatzaile ontzidi inprobisatu baten eskifaia antolatu zen. 1943an mina-dragatzaileen ordez itsaspekoen kontrako ontzidi batek jardun zuen (23. U-Bootsjagdflottille), eta kostalde artilleriazko unitate bat gaineratu zen. Guztira 1.000 lagun inguruk osatu zuen, 200 marinel aleman eta 300 bat ukrainar boluntario barne.

Italia 1943ko irailean errenditzeak egoera aldatu zuen, eta orduan Kroaziak itsas indar bat antolatu ahal izan zuen Adriatikoan. Bi monitoreontzi (Bosna, Sava) eta ibai ontzidiko zenbait patruila ontziri hasieran mina-dragatzaile jugoslaviar bat (Pasman) gaineratu zitzaien, partisanoek laster suntsitu zutena (43-12-31). 1944ko maiatzean Itsas Legioa Triestera itzuli zen ontzi berrietako eskifaiak osatzeko. Kriegsmarin-etik hartu zuten torpedontzi zahar bat (T-7), britainiar torpedontziek laster hondoratu zutena (44-6-24) eta antzeko beste batek (T-3) ordeztu zuena, bi italiar kosta-bapore, patruila ontzi modura armatuak (G-102, G-104), zortzi torpedo txalupa arin (KS-1etik KS-8ra) eta itsas infanteriako batailoi bat. Edgar Agnelli kontra-amiralak ordeztu zuen Jakcin 1943an, eta haren lekua Nikola Steinfel amiralordeak hartu zuen 1944an. 1944an ibai ontzidia praktikan suntsitua izan zen: Bosna ekainean hondoratu zen mina bat jo eta gero, Sava irailean hondoratu zuen irailean eskifaiak berak, gerora partisanoen aldera pasatu zirenak, eta gainerako ontziak alemanek Danubioko beren Ontzidian integratu zituzten urrian.

1944ko abenduaren 14an zenbait torpedo txalupatako eskifaiak matxinatu egin ziren Triesten, eta haietako batek (KS-5) partisanoen aldera pasatzea lortu zuen. Orduan Alemaniak eskifai gehienak lehorreratu eta ontzi guztiak Kriegsmarin-en sartu zituen. Kroaziar Ontzidiko lurreko unitateak aliatuen aurrean errenditu ziren Tagliamento-n, edo partisanoek Triesten harrapatu zituzten 1945eko maiatzean.

 
Legion-Naval-Croata-en-el-Mar-Negro.jpg Monitor-croata-Sava.jpg Torpedero-croata-T3en-1944.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli