Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 24a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Nazio Askapenerako Herri Itsas Armada (1943-45)
Itsas armada:
Nazio Askapenerako Herri Itsas Armada (1943-45)
Izena:
Εθνικό Λαϊκό Απελευθερωτικό Ναυτικό = Ellinikós Laïkós Apeleftherotikós Naftikós = ELAN
Historiala:

Ardatzeko tropek Grezia okupatu ondoren erresistentzia hasi zen. Zenbait talde antolatu ziren, haietan garrantzitsuena Nazio Askapenerako Frontea (EAM), ezkerreko erakundeek osatua, Greziako Alderdi Komunista buru zela. Denbora gutxian erresistentziaren talde hegemoniko bihurtu zen, eta erbesteko greziar gobernu barruan egonik, haren administrazioaren paraleloan ziharduen beste bat antolatu zuen. 1942an bere talde militarra sortu zuen, Nazio Askapenerako Herri Armada (ELAS).

Greziar partisanoen lehen itsas unitateak 1943ko martxo-apirilean agertu ziren greziar kostaldeko hainbat lekutan. Italiak irailean kapitulatu ondoren talde haiekin Nazio Askapenerako Herri Itsas Armada (Ethniki Laiko Apeleftherotiko Navtiko = ELAN) antolatu zen. Gerrillariek erabilitako ontziak txalupa txikiak, arrantzontziak eta txalupa motordunak ziren, alemanei atzemandako kanoi eta metrailadorez armatuak. Haiekin kostaldeko trafiko alemanari eraso, hornigaiak eta zaurituak garraiatu eta ELASi bere operazioetan laguntzen zieten. 1944ko azaroan 100 ontzi eta 1.200 gizon-emakume zeuzkan, sei eskuadrila eta ontzidi txiki independente bat. Azaroan askapena gertatu eta gero, tropa anglo-britainiarrek azkenean aurre egin zieten ELASi eta ELANi talka labur baina odoltsu batean, 1944ko abenduaren eta 1945ko urtarrilaren artean. Azkenik Varkizako Akordioa sinatu zen (45-2-27), gerrillarien desmobilizazioa, haien ontzi eta armen entrega eta greziar bizitza politikoan txertatzea xedatu zuena.

 
Marinos-del-ELAN-en-un-patrullero-tras-la-liberacion-de-Lesvos-1944.jpg Motovelero-de-los-partisanos-griegos-del-ELAN.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli