Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 21a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Haganá-ren Itsas Konpainiak (1943-48)
Itsas armada:
Haganá-ren Itsas Konpainiak (1943-48)
Izena:
פלוגת הים = Plugat HaYam o פלי"ם = Palyam
Historiala:

1941ean, Haganá delakoak (juduen buru-defentsarako indar paramilitarra Palestinan) eliteko indar militar bat sortu zuen, Lehen Lerroko Ostea (Plugot Májatz edo, laburtuta, Palmaj), eta haren barruan, 1943an, Itsas Konpainiak (Plugat HaYam edo Palyam). Palyamen jarduerak batez ere izan ziren Palestinara ezkutuan etorkin judutarrak zaramatzaten ontziak eskoltatzea, eta ondoren ontzi britainiarren, kostaldeko instalazioen edo etorkinen deportaziorako erabilitako ontzien aurkako itsaspeko eraiste ekintzak.

Guztira 66 bidaia antolatu ziren 1945 eta 1948 artean, 70.000tik gora etorkin garraiatzeko. Zenbait euskal itsasgizonek parte hartu zuten Pan York (Kibbutz Galuyot) eta Pan Crecent (Atzamut) ontzien eta arma garraiorako Kefalos (Dromit) ontziaren eskifaian. Pan Yorken, adibidez, egon ziren Rafael Inda Ajuria eta Esteban Hernandorena Zubiaga kapitainak, Errepublikaren Itsas Armadan zerbitzatutakoak.

1948an independentzia gerra hasi zenean etorkin ontzi batzuk “gerraontzi” bihurtu ziren, eta Palyamen kideek Israeleko Itsas Armada berriaren muin nagusia osatu zuten. Itsaspeko eraispen taldea Shayetet 13 bilakatu zen gerora, israeldar itsas komandoen unitatea.

 
El-Pan-York-llegando-a-Haifa-9-7-1948.jpg Emblema-del-Palmaj.jpg Tripulantes-del-Kefalos-Dromit.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli