- Itsas armada:
- Hego Moluketako Errepublikaren Itsas Indarrak (1950)
- Historiala:
1950eko apirilaren 25ean hegomolukar buruzagiek Hego Moluketako Errepublikaren (Republik Maluku Selatan) independentzia aldarrikatu zuten, ez baitziren Indonesiar Errepublika berriaren jarrera berdintzailez fio, gehiengo javatar eta musulmanekoa izanik. Hego Moluketako gobernuak Hego Moluketako Errepublikaren Indar Armatuak (Angkatan Perang Republik Maluku Selatan) sortu zituen maiatzaren 9an, KNILen (Holandar Armada Koloniala) kide ohiek zuzenduak. Itsas atala tropa eta hornigaiak garraiatzeko erabilitako kosta ontzi txiki batzuek (Kapitan Jongker, Taliwang, Harmin, Melbidir, …) eta patruila zerbitzurako metrailadorez armatutako Higgins motako hamar bat txalupa azkarrek osatzen zuten.
Indonesiak lurraldearen itsas blokeoa ezarri zuen (50-5-1) eta espedizio handi bat bidali, uharteak bata bestearen atzetik okupatzen joan zena. Buru-ren inbasioan Pati Unus indonesiar korbetak Jai Lang eta BO-42 txalupak Namlea-n hondoratu eta D-005 txalupa atzeman zuen (50-7-16). Ambon uhartearen erabateko okupazioarekin burutu ziren operazioetan (50-11-15) garraiontzi armatu guztiak eta zenbait patruila ontzi hondoratuak edo atzemanak izan ziren. Ihes egin ahal izan zuten Hego Moluketako indarrek Ceram uhartean hartu zuten babesa abenduan, eta gerrilla gerrari eutsi zioten 1963ko abendua arte, haien liderra, Christian Soumokil, atzeman zutenean.1966an exekutatu zuten