Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 23a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Herri Ontzidi Nazionala (1963-74)
Itsas armada:
Herri Ontzidi Nazionala (1963-74)
Izena:
Marinha Nacional Popular
Historiala:

PAIGC delakoak (Partido Africano para a Independência da Guiné e Cabo Verde) 1963an hasi zuen Ginea eta Cabo Verde kolonia portugaldarrak askatzeko kanpaina gerrillari bat. Hasieratik, gerrillariek lau ontzi motordun atzeman zituen Gineako ibaietan (Mirandela, Arouca, Bandim eta Bissau), eta hurbileko Ginea-Conakrytik tropak eta hornigaiak garraiatzeko erabili ziren. PAIGCk Exercito Revolucionario do Povo delakoa sortu zuen 1964an, 1965-66an Forças Armadas Revolucionárias do Povo izenez berrantolatu zena. 1967-69an, 150 guerrilari igorri zituzten Sobiet Batasunera heziketa har zezaten zenbait alorretan, itsas alorra barne. 1969an gerrillariak minak instalatzen hasi ziren ibaibideetan, eta fuzileiros portugaldarrak PAIGCren itsas komunikazioei erasotzen. Kadigné-tik urrun gabe hondoratu zituzten Patrice Lumumba arrantzontzia (69-8-27) eta Bandim (70-3-22). Gainera, PAIGCren eta Ginea-Conakryren zenbait itsasontzi suntsituak izan ziren Portugalek 1970eko azaroaren 22an Conakryren aurka egindako eraso anfibioan.

PAIGCren Itsas Armada berrantolatu egin zen 1971n, eta Marinha Nacional Popular izena hartu zuen, Forças Armadas Nacionalistas delakoen osagai autonomo baten gisara. 1972an P-6 motako hiru kanoi txalupa hartu zituen Sobiet Batasunetik. Txalupa haiek Amilcar Cabral PAIGCren liderra hil zuen (20-1-73) matxinatu talde batek erabili zituen ihes egiten saiatzeko, baina ginear uretan atzeman zituen hurrengo egunean Bivaliy sobietar destroierrak. 1974an Ginea-Bissauk Portugaletik independentzia lortu zuen, eta PAIGCk sortutako itsas indarrak estatu berriaren Itsas Armada bihurtu ziren.

 
Cannonera-guineana-tipo-P-6-del-PAIDC-en-1973.jpg Marinos-guineanos-en-Academia-Naval-de-la-URSS-en-1968.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli