Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 21a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Biafrako Itsas Armada (1967-70)
Itsas armada:
Biafrako Itsas Armada (1967-70)
Izena:
Biafra Navy
Historiala:

Biafrako Errepublikak Nigeriarekiko independentzia aldarrikatu zuenean, Itsas Armada txiki bat sortu zen Calabar portuan William A. Anuku fragata kapitainaren (gerora itsasontzi kapitaina) agindupean, BNS Vigilance (NNS Ibadan nigeriar ohia) patruila ontziarekin. 1967ko ekainean Biafrako Itsas Armadak Kidney Island-en, Port Harcourt-en, instalatu zuen bere base nagusia. Vigilance hondoratu egin zuten Bonny-ko petrolio terminalaren aurka egindako erasoan (67-7-25), baina Biafra gai izan zen Nigeriar Portu Agintaritzari bahitutako zenbait atoiontzi kanoiontzi bihurtzeko. Haien babesak sendotu zituen metal xaflez estaliz, eta kanoi arin eta metrailadorez armatu zituen. Lehenbizikoa Ikwerre izan zen (1967an), eta gero PC101, PC202 eta PC203 (1968an). Biafrako Itsas Armadak erabili zituen halaber gabarra armatu bat, zenbait txalupa azkar metrailadore eta suziri-jaurtigailuz hornituak, eta tropa-garraiontzi eta lehorreratze txalupa batzuk. Ontzi haiekin Port Harcourteko ibai sarbideak kontrolatzeko gai izan zen 1967-68an.

Nigeriar Armadak Port-Harcourt hartu ondoren (68-5-18), ontzi gehienak galdu ziren. Itsas Armadaren buruzagitza Isiokpo-ra erretiratu eta handik bi hilabetera Oguta-n instalatu zen, baina hara PC203 eta txalupa azkar batzuk besterik ez ziren iritsi. PC203 galdu egin zen nigeriar armadak Ogutaren aurka egindako erasoetan (68-9-10/11), eta han eraiki zen beste kanoiontzi bat 1969an (PC204). Aurrerantzean Itsas Armada arduratu zen Armadak Niger eta Orashi ibaietako operazioetan laguntzeaz, eta bereiziriko tropak kokatu zituen Atani eta Arochukwu-n, gerra 1970eko urtarrilean amaitu arte borrokan jardun zutenak.

 
Marinos-biafrennos-en-Port-Harcourt.jpg Restos-del-cannonero-biafrenno-BNS-Vigilance.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli