Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 21a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Virginia Estatu-Erkidegoko Itsas Armada (1861)
Itsas armada:
Virginia Estatu-Erkidegoko Itsas Armada (1861)
Izena:
Commonwealth of Virginia Navy
Historiala:

Estatuaren banakuntzaren unean bertan sortu zen, 1861eko apirilaren 17an. Virginiako tropek 20an okupatu zuten Norfolkeko armategia, eta bertan atzeman zituzten 1.000 piezatik gora eta material kopuru handia. Estatu Batuetako Itsas Armadak Estatu horretara zabaldu zuen ezarritako itsas blokeoa apirilaren 27an, eta kosta trafikoa jazartzen hasi zen. Virginiako lur eta itsaso indarrak Robert E. Lee jeneralaren agindupean jarri ziren, baina Itsas Armadaren de facto komandantea Samuel Barron itsasontzi kapitaina izan zen. Virginiako Itsas Armadaren lehen ardura artileria bateriak instalatzea izan zen, ibaibideak defendatzeko. Bateria haiek guduan jardun zuten itsasontzi federalen aurka Gloucester Point (61-5-7), Sewell’s Point (61-5-19), Aquia Creek (61-5-29/6-1) eta Pig Point-en (61-6-5). Gainera Itsas Armadak lanean jarri zituen eskola ontzi bat (United States bela-fragata) eta bahitutako, erositako edo alokatutako zazpi bapore (Teaser, George Page, Yorktown, Jamestown, Northampton, Virginia, Logan; lehenbiziko hirurak bakarrik iritsi ziren armatzera Konfederazioari transferitu baino lehen), eta Merrimac fragata berriz azaleratu, gerora Virginia korazatua bihurtu zena. Eskifaia Estatu Batuetako Itsas Armadatik, Marine taldetik, Zaintza Fiskaleko Itsas Zerbitzutik eta Merkataritza Ontziditik zetorren. 1861eko ekainean ontzi eta eskifai guztiak Itsas Armada Konfederatura transferitu ziren.

 
Combate-de-Aquia-Creek-(Harpers-Weekly-1861).jpg Vapor-YORKYOWN.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli