Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 15a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Bangla Desheko Itsas Indarrak (1971-72)
Itsas armada:
Bangla Desheko Itsas Indarrak (1971-72)
Historiala:

1971ko martxoaren 25ean Pakistaneko Armadak operazio bat abiarazi zuen Eki Pakistaneko (Bengala) elite kultural eta politikoa duseztatzeko asmoz, herrialdeko legebiltzarrerako hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu ondoren. Hurrengo egunean bengalar buru Mujibur Rahman xeikeak lurraldearen independentzia aldarrikatu zuen, eta Bangladesh izena eman. Independentzia gerra 1971ko abendua arte luzatu zen. Indiak lagundu egin zien bengalar matxinatuei, eta abenduaren 16an Bengalan zeuden tropa pakistandarrak errenditu egin ziren.

Bangladesheko lehen itsas indarra 1971ko abuztuan antolatu zen, Pakistaneko Itsas Asrmadatik desertatutako bengalar marinelez osatua. Bangladesheko Herri Errepublika sortu berriak hala eskatuta, Indiak Mutki Bahiniko (Askapen Armada) 400 itsas komando eta giza igel entrenatu zituen. Gainera, zenbait ibai eta portu ontzi armatu eta kanoiontzi inprobisatu bihurtu zituen. Unitate haiek beren eraginkortasuna erakutsi zuten Bengalako ibaietan Pakistaneko portu instalazioen eta ibai trafikoaren aurka, eta hondoratu edo matxuratu egin zituzten 65 ontzi, guztira 115.000 tona. Bengalar kanoiontzietako bi (Padma, Palash) ustekabean bonbardatu zituzten indiar hegazkinek Mongla portuari eraso egitera zihoazela (71-12-10). Gerra bukatutakoan, Mutki Bahiniko itsas indarrak Bangladesheko Itsas Armada bihurtu ziren 1972ko apirilean.

 
Buque-hundido-por-los-guerrilleros-bengalies.jpg Guerrilleros-bengalies-en-una-cannonera.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli