Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 21a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Saharako Herri Askapenerako Armadaren Itsas Indarra (1977-91)
Itsas armada:
Saharako Herri Askapenerako Armadaren Itsas Indarra (1977-91)
Historiala:

Mendebaldeko Sahara espainiar kolonia ohiak independentzia aldarrikatu zuen 1976ko otsailaren 27an Errepublika Arabiar Saharaui Demokratiko (EASD) izenez, Marokok eta Mauritaniak kolonia inbaditu ondoren Espainiaren baimen espresuarekin. Saharauiek beren indar armatuak antolatu zituzten, Saharako Herri Askapenerako Armada (SHAA), eta inbaditzailearen aurkako erresistentziari ekin zioten, bai Mauritaniaren erretiratzea lortu ere 1979an. Gainera, EASDen independentzia 80tik gora herrialdek aitortu zuten.

Marokok akordioak izenpetu zituen Espainia eta Portugalekin konkistatutako uretan arrantza baimentzeko. Baina 1977an SHAAk itsas atal bat sortu zuen, giza igelek eta zodiac txalupek osatua, kosta itsasketari eta Sahararen uretan legez kontra arrantzan ari ziren arrantzontziei eraso egiteko. Itsas komando saharauiek Dakhla portuari eta bere uretan sartzen ziren Marokoko ontziei eraso zien 1977ko apiriletik. Arrantzontziak eskoltatzen zituzten patruila ontzi espainiar eta marokoarrei eraso egitera ere iritsi ziren; Tagomago patruila ontziak, adibidez, zenbait hil-zauritu izan zituen Junquito arrantzontziari laguntzera joan zenean (85-9-21).

Erasoak nabarmen gutxitu ziren 1987ko apiriletik aurrera, Marokok indar saharauiei itsasora iristea oso eragozten zieten defentsa harresietako azkena eraiki eta gero. Eta guztiz gelditu ziren 1991n NBEren babespean hitzartutako su-etenaren ondoren. Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluak konponketa plan bat onetsi zuen ondoren, orain arte bete ez dena. EASDri oraindik geratzen zaio itsas ekintzetarako gaitasun mugatu pixka bat.

 
Hombres-rana-del-ELPS.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli