Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 21a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Indar Libanoarren Itsas Armada (1978-91)
Itsas armada:
Indar Libanoarren Itsas Armada (1978-91)
Historiala:

Libanon gerra zibila piztu zenean 1975ean, milizia kristauak Indar Libanoarrak (Al-Quwat al-Lubnaniyya) izeneko talde bateratzaile batean integratu ziren, zeinean Libanoar Falange eskuindarra (Hizb al-Kataeb al-Lubnaniyya) baitzen nagusi. Israelek babesa eman zien Indar Libanoarrei arma, hornigai eta entrenamenduen bidez. 1978an itsas indar baten ernamuina sortu zuten ontzi zibil bat armatuz, zaintza eta tropa garraio lanetan erabili zena (Al-Amal, gerora L’Espoir bataiatua). 1979an itsas armadak bigarren patruila ontzi bat eskuratu zuen (Tracker) eta zenbait zodiac gisako txalupa. eta 1981ean Israelek “Dvora” motako bi kanoiontzi eman zizkion; gerora zenbait txalupa armatu gaineratu zitzaizkien. Indar Libanoarren Itsas Armadaren burua Afif Bedawi Khoury izan zen. Gerran haren ontziek gune kristauko uren patruila eta kontrol lanak egin zituzten, elkarlanean jardun zuten israeldarren operazio ezkutuetan helburu palestibar edo Sisiaren aldekoen kontra, eta Rashid Karame lehen ministroaren hilketan (87-6-1) parte hartzera iritsi ziren. Gerra zibila 1990ean bukatu zen, Taif-eko Akordioaren ondoren, eta milizia guztiak desegin ziren 1991n. Indar Libanoarren txalupak Israeli itzuli edo desarmatu egin zituzten.

 
Cannoneras-tipo-DVORA-de-las-Fuerzas-Libanesas.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli