Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 15a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Eritrearen Askapenerako Herri Frontearen Itsas Indarrak (1988-93)
Itsas armada:
Eritrearen Askapenerako Herri Frontearen Itsas Indarrak (1988-93)
Historiala:

Eritrearen independentziaren aldeko borroka 1961ean hasi zen, NBEk lurraldea etiopiar administrazioaren mende jarri eta hamaika urtera. Eritreako gerrillak gerra luze bat hasi zuen bere herrialdea askatzeko. 1977 eta 1981 artean Etiopiako Itsas Armadako kide batzuk gerrillara pasatu ziren, baina Eritrearen Askapenerako Herri Fronteak (EAHF) bere itsas indarra sortu zuen 1988an. Horretarako Saudi Arabiak emandako txalupa azkar batzuk armatu eta Itsaso Gorriko kosta itsasketari eraso egiteko erabili zituen.

EAHFren Itsas Indarrek zenbait merkataritza ontzi atzeman zituzten, eta haien salbatxalupa motordunak erabili zituzten beren Itsas Armada handitzeko. 1990ean EAHFk Fenkil Operazioa abiarazi zuen, itsasotiko eraso bat etiopiar Itsas Armadaren base nagusia zen Massawa-ren aurka, eta bi egunez borrokan jardun ondoren (90-2-8/10) atzeman egin zuten. Ondoko hilabeteetan, haren itsas unitateek eraso egin zioten etiopiar Itsas Armadari Dahlak uharteetan eta hegorantz iheska zihoazelarik. Gerra 1991n bukatu zen, Asab portua hartu (91-5-25), Mengistu Haile Mariam diktadoreak ihes egin eta etiopiar ontzidia Yemen eta Jibutitik erretiratu zenean.1993an aldarrikatu zen independentzia, eta EAHFren Itsas Indarrak Eritreako Itsas Armada Berria bihurtu ziren.

 
Marina-eritrea-durante-la-captura-de-Massawa-en-1990-BN.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli