Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 15a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Ipar Karolina Estatuko Itsas Armada (1861)
Itsas armada:
Ipar Karolina Estatuko Itsas Armada (1861)
Izena:
North Carolina Navy
Historiala:

Estatu honek 1861eko maiatzaren 20an baietsi zuen banakuntza, eta handik gutxira bere Itsas Armada antolatu zuen. Horretarako lau bapore (Winslow, Ellis, Beaufort, Raleigh) armatu eta guztira 140 gizon errekrutatu zituen. Beste estatu batzuetako ontzidietan gertatzen zen bezala, ofizial gehienak Estatu Batuetako Itsas Armadatik zetozen, bertan uko-agiria aurkeztu ondoren. Itsas Armadaren buru William T. Muse fragata kapitaina izendatu zuen Estatuak. Baliabide guztiak Estatu Konfederatuetako Itsas Armadara transferitu ziren 1861eko uztailean. Itsas Armada unionistaren aurkako gudu bakarra Oregon Inlet-en izan zen, USS Albatross eta NCSS Beaufort kanoiontzien artekoa (61-7-21). Albatross ontziak, bere artileria sendoari esker, erretiratzera behartu zuen Beaufort.

 
Popa-del-cannonero-ELLIS.jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli