- Itsas armada:
- Luisiana Estatuko Behin-Behineko Itsas Armada (1862)
- Izena:
- Louisiana Provisional Navy
- Historiala:
Luisiana Estatuak 1861eko urtarrilaren 26an onetsi zuen bere banakuntza, eta otsailaren 8an Amerikako Estatu Konfederatuetan sartu zen. 1862ko martxoan itsas indar xume bat antolatu zuen Itsas Armada Konfederatuari laguntzeko Mississippi ibaiaren defentsan. Bi bapore ziren, kanoiontzi modura armatuak (General Quitman, Governor Moore), eta haren eskifaia merkataritza ontziditik zetozen boluntarioek osatzen zuten, eta Itsas Armadan zerbitzua emandako ofizialen bat. Bi ontziok hondoratu egin zituen, Mississippi-ko ontziditxoko gainerakoekin batera, Ferragut amiralaren itsas armada unionistak New Orleanseko guduan (62-4-24).