Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 15a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:

 
Kretar Batzorde Zentraleko Gurutzontziak (1866-69)
Itsas armada:
Kretar Batzorde Zentraleko Gurutzontziak (1866-69)
Historiala:

Inperio Otomanoaren aurkako Kreta uharteko altxamenduan (1866ko maiatza/1869ko urtarrila) Kretar Batzorde Zentral bat sortu zen Atenasen matxinadari babes emateko. Batzorde hark zenbait merkataritza ontzi armatu zituen, gehienak Greziako Bapore Konpainiatik (Greek Steamship Company) zetozenak, turkiarren itsas blokeoa behartu eta ia astero armak, hornidurak eta boluntarioak uhartera helaraziz. Guztira bost gurutzontzik jardun zuten zeregin horretan (Hydra, Panhellenion, Arkadion, Crete eta Enossis). Ontzidi otomanoak Arkadion ehizatu eta atzeman zuen Elphanosiako iparraldean (67-8-20), eta gero Enossis Syra-n blokeatu zuen (68-12-14/69-1-21) desarmatzera behartu arte.

 
Buque-cretense-Arkadi-remolcado-por-buques-turcos-a-Estambul-(1867).jpg
 

Itsas armaden zerrendara itzuli