Euzkadiko Gudontzidi Lagungarria (eta Euskal Itsas Polizia) existitzea kasu atipiko bat izan zen gerra zibilean. Historian bestelako itsas indarren adibide batzuk izan dira, Ontzidi Lagungarriaren ezaugarritzat jo genitzakeenekin nolabaiteko antza dutenak. Hauek lirateke ezaugarriok:
- Eskuarki bizitza laburreko itsas indarra, gatazka batean sortua eta hura amaitzean desagertua. Batzuetan, gatazka bukatzean itsas indar haiek estatu berri baten Itsas Armada ofizialak bihurtu zitezkeen.
- Tamaina txikikoa eta bitarteko eskasekin antolatua, normalean ontzi zibil militarizatuak edo gerraontzi berregokituak eta gehienbat ontzidi zibiletik datorren jendeak tripulatuta.
- Nazioarteak estatu gisa aintzatetsi gabeko gobernu entitate batek sortua, babesten zuen edo borrokatzen zuen herrialdearena ez den lurralde esparru batekoa.
- Haren egitekoa bere lurraldetzat jotzen zuenaren itsas defentsa zen, eta haren operazioak gatazkan zegoen herrialdearen kosta edo barne uretara mugatzen ziren.
Azken 150 urteetako historian, hau da, nabigazioan propultsio mekanikozko ontzien erabilera zabaldu zenetik, mota horretako "itsas indar atipiko" en berrogeita hamar bat adibide aurkitu dira, ildo politiko askotarikoak eta kontinente guztietan banatuak. Haien zerrenda honako hau izango litzateke (parentesi artean haien jatorrizko izena, ezaguna denean):
Beste itsas armada lagungarrien zerrenda:
- Hego Karolina Estatuko Itsas Armada (1860-61)-(South Carolina Navy)
- Florida Estatuko Itsas Armada (1861)-(Florida Navy)
- Georgia Estatuko Itsas Armada (1861)-(Georgia Navy)
- Amerikako Estatu Konfederatuen Itsas Armada (1861-65)-(Confederate States Navy)
- Virginia Estatu-Erkidegoko Itsas Armada (1861)-(Commonwealth of Virginia Navy)
- Ipar Karolina Estatuko Itsas Armada (1861)-(North Carolina Navy)
- Luisiana Estatuko Behin-Behineko Itsas Armada (1862)-(Louisiana Provisional Navy)
- Kretar Batzorde Zentraleko Gurutzontziak (1866-69)
- Feniar Itsaontziak (1866-83)-(Fenian ships)
- Haitiko Hegoaldeko Hego-Estatuko Itsas Armada (1868)-(Marine de l’Etat Méridional du Sud Haïti)
- Haitiko Iparraldeko Errepublikako Itsas Armada (1869)--(Marine de la Republique du Nord Haïti)
- Japoniar Itsas Armada Feudalak (1867-70)
- Ezo Errepublikako Itsas Armada (1868-69)-(Ezo Kyowakoku Kaigun)
- Mambisa Itsas Armada (1869-78 & 1895-98)-(Marina de Guerra Mambisa)
- Pariseko Komunaren Ontzidia (1871)-(Flottille de la Commune)
- Cartagena Kantoiko Ontzidia (1873-74)-(Flota Cantonal)
- Karlistar Itsas Armada (1874-76)-(Comandancia General de las Costas de Vizcaya y Guipúzcoa)
- Mahditar Itsas Indarrak (1885-98)
- Ipar Haitiko Errepublikako Itsas Armada (1888-89)-(Marine de la République Septentrionale d’Haïti)
- Ontzidi Iraultzaile Filipinarra (1898-99)-(Marina Revolucionaria Filipina)
- Acreko Estatu Independentearen Itsas Armada (1899-1903)-(Marinha do Estado Independente do Acre)
- Don-eko Errepublikako Ontzidia (1918-20)
- Ukrainar Itsas Armada (1918-21)
- Estoniar Itsas Armada (1918-20)
- Azerbaijaneko Itsas Armada (1918-20)
- Georgiako Errepublika Demokratikoko Itsas Armada (1918-21)
- Sobietar Letoniako Ontzidia (1919)
- Letoniar Itsas Armada (1919-20)
- Armeniaren Itsas Indarra (1919-20)
- Txekiar Legioaren Itsas Indarrak (1919)
- Carnaroko Italiar Erregeordetzaren Itsas Armada (1919-20)-(Marina de la Reggenza Italiana del Carnaro)
- Sobietar Azerbaijaneko Ontzidi Gorria (1920)
- Itsas Errepublikaren Itsas Indarrak (1920-23)
- Ekialde Urruneko Errepublikaren Itsas Indarrak (1920-22)
- Rifeko Errepublikaren Itsas Armada (1922-26)
- Manzhuguo-ko Ibai Defentsarako eta Itsas Poliziaren Ontzidia (1932-45)-(江防舰队 = Jiangfang Jiandui / 江上軍 = Jiang Shangjun & 海上警察隊 = Haishang Jingchadui)
- Ipar Txinako Kanoiontzi Talde Berezia (1938-40)-(華北特別炮艇隊=Huabei Tebie Paotingdui)
- Txinako Gobernu Erreformatuaren Itsas Patruila Ontzidia (1939-40)-(水巡隊=Shui Xundui)
- Guandong-eko Itsas Ikuskaritza Goi Mailako Taldea (1939-40)-(水上巡查隊=Shuishang Xunchadui)
- Txinako Errepublikako [Nanjing] Itsas Armada (1940-45)-(中華民國海軍=Zhonghua Minguo Haijun)
- Frantziar Itsas Indar Libreak (1940-43)-(Forces Navales Françaises Libres)
- Kroaziar Itsas Legioa eta Kroaziar Itsas Armada (1941-45)-(Hrvatska Pomorska Legija & Hrvatska Ratna Mornarica)
- Jugoslaviako Askapenerako Herri Ontzidia (1942-45)-(Mornarica Narodnooslobodilačke Vojske Jugoslavije)
- Nazio Askapenerako Herri Itsas Armada (1943-45)-(Εθνικό Λαϊκό Απελευθερωτικό Ναυτικό = Ellinikós Laïkós Apeleftherotikós Naftikós = ELAN)
- Haganá-ren Itsas Konpainiak (1943-48)-(פלוגת הים = Plugat HaYam o פלי"ם = Palyam)
- Indonesiar Errepublikako Itsas Indarrak (1945-49)-(Badan Keamanan Rakyat-Laut=BKR-Laut/Tentara Keamanan Rakyat-Laut=TKR-Laut/Tentara Laut Republik Indonesia=TLRI or Angkatan Laut Republik Indonesia=ALRI)
- Hego Moluketako Errepublikaren Itsas Indarrak (1950)
- Herri Ontzidi Nazionala (1963-74)-(Marinha Nacional Popular)
- Biafrako Itsas Armada (1967-70)-(Biafra Navy)
- Bangla Desheko Itsas Indarrak (1971-72)
- Eki Timoreko Itsas Armada (1975)-(Marinha de Timor-Leste)
- Saharako Herri Askapenerako Armadaren Itsas Indarra (1977-91)
- Indar Libanoarren Itsas Armada (1978-91)
- Eritrearen Askapenerako Herri Frontearen Itsas Indarrak (1988-93)
- Somaliar Nazio Mugimenduaren Itsas Indarrak (1989-91)
- Tamil Eelam-eko Itsas Tigreak (1992-2009)-(கடற்புலிகள்)
- Abjasiar Itsas Armada (1992-2008)-(Военно-морской флот Абхазии)
- Somalilandiako Itsas Armada (1993)-(Ciidanka Bada ee Somaliland)
- Puntlandiako Itsas Poliziaren Indarra (2009)-(Puntland Maritime Police Force)