Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko martxoaren 29a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Mina Bilaketa

Minatze operazioak

Bilboko portuaren lehen minaketa Velasco destruktoreak egin zuen 1936ko irailaren 24ko goizaldean. Guztira 40 mina banatu zituen Galea eta Luzero lurmuturren artean. Horrela Bilboko sarrera itxi nahi zuten, egun haietan Flota Errepublikarra heltzear baitzegoen Mediterraneotik. Bizkaiko Defentsa Batzarrak dagoeneko arrastontzi bi zituen mobilizatuta, Danak Ondo eta Marce alegia, Santander eta Bilboko portuak minatuko zituztela iragarri baitzuten errebeldeek irailaren 13an. Mina-eremua 24an bertan aurkitu zuten, eta denbora gutxi eman zuten euskal minaketariek bide bat zabaltzeko; halaz, Flota sartu ahal izan zen hilaren 26an, inolako eragozpenik gabe.

Esquema del minado de Bilbao el 24-9-36Bilboko bigarren minaketak porrot egin zuen urtarrilaren 7tik 8rako gauean Nabarra boua Velasco eta Genoveva Fierroren parean fortunatu zenean, hauek lanean hasi aurretik. Eta 15etik 16rako gauean berriro saiatu ziren, oraingoan Genovevak zeramatzan 97 minak eta Velascoren 50 arrastakontrakoak zabaltzea lortuz, eta Castrotik 2 milia ekialdera hasiz IE norabidean Villano lurmuturraren ingururaino iristen zen hesi bat eratuz. Eremu horretan hondoratu ziren Goizeko-Izarra boua (37-1-17) eta Mari-Toya minaketaria (37-1-18).

Bilboko bigarren minatze hori gauzatu aurretik, Velascok beste mina-eremu bat prestatu zuen Aviles parean. Urtarrilaren 12ko goizaldean egin zuen, guztira 20 mina eta 29 arrastakontrako finkatuz. Otsailaren 10ean gauza bera egin zuen; gau hartan, 31 mina eta 17 arrastakontrako ipini zituen Aviles parean, eta gero Gijonera segitu zuen beste 6 mina jartzeko portuko malekoitik oso hurbil. Minak botatzeko lanean bertan hiru lehertu ziren, Avilesen bi eta Gijonen hirugarrena. Bilboko hirugarren minaketa ere Velascoren kontua izan zen, bakar-bakarrik arituz oraingoan. Errebeldeek zuten informazioaren arabera, Bilbon sartzen ziren ontziak Castro Urdialestik iparrera gelditzen ziren, eta handik buiaz balizatutako bide batean barrena abantatzen, Luzero lurmuturreraino helduz, eta bide hura ixtea erabaki zuten. Halatan, otsailaren 19ko goizaldean Velascok beste hesi bat eratu zuen Castrotik IMra, Oriñongo itsasadarretik abiatuta, 39 minaz eta 21 arrasta-hauslez. Eremu hura eta urtarrilean prestatutakoa zeharo garbitu zituzten euskal minaketariek martxoa amaitu orduko.

Minador JUPITER1937ko martxoaren amaiera inguruan prest zegoen Júpiter minaontzia ere. Apirilaren 1ean egin zuen bere estreinaldia, Santander parean mina-eremu bat jarriz, 46 erasoko minaz eta 25 arrasta-hauslez. Hurrengo egunean aurkitu zuten Santanderko Gobernuko minaketariek. Mina-eremua maiatzaren 30erako garbituko zuten, hilabete lehenago eragin zuen, ordea, bere biktima bakarra, eta ez makala, España korazatua hain zuzen, Armada Nazionalak Bizkaiko Itsasoan zuen ontzi nagusia. Apirilaren 29an Velascok finkatu zuen Bilbo parean jarri beharreko azkeneko mina-eremua, 60 minaz hesi bat eratuz Galea lurmuturretik iparraldera, Bilboko ekialdeko sarrerak ixtearren. Horrek ere ez zuen inolako arrakastarik izan.

Geroago Gijon eta Santander parean kokatutako mina-eremuak handitu zituzten, Júpiterrekin, baita ere: maiatzaren 1ean Gijon parean aritu zen, erasoko 52 mina eta 32 arrastakontrako jarriz, eta uztailaren 2an Santander parean, hogeina minako bi hesi eratu baitzituen, Cabo Mayorretik iparraldera bata eta Galizanotik iparrera bestea. Azkeneko minatze lanak Felisa Rodal eta Rodal Barreiro minaontzi txikiek gauzatu zituzten, ezen Ribadeotik abiaturik eta talde hartako bouen babespean guztira zortzi mina-eremu finkatu baitzituzten, launa minakoak, Gijonen parean hiru –uztailaren 16tik 19ra- eta beste bostak Aviles eta Cabo Peñas artean –uztailaren 24tik 31ra bitartean-. Santander eta Asturiaseko eremu horien garbiketan euskal minaketariak ere aritu ziren, Bilbo erori ondoren heldu baitziren. Ahalegin horiek ez zioten inolako kalterik eragin portu horietako trafikoari.

Portu errepublikarren minaketa (1936-1937)
Portua Hesia Data Minaontzia Vickers minak EME minak Carbonit minak Arrastakontrako minak Minak Guztira
BILBO Abra 36-9-24 VELASCO 40       40
AVILES Portua 37-1-13 VELASCO 20     29 49
BILBO Castro Urdiales 37-1-16 GENOVEVA F.   97     97
Castro Urdiales 37-1-16 VELASCO       50 50
AVILES Portua 37-2-10 VELASCO 29     17 46
GIJON El Musel 37-2-10 VELASCO 5       5
BILBO Oriñón 37-2-19 VELASCO 39     21 60
SANTANDER Portua 37-4-1 JUPITER   46   25 71
BILBO Galea lurmuturra 37-4-29 VELASCO 60       60
GIJON El Musel 37-7-16 JUPITER   52   32 84
SANTANDER Cabo Mayor 37-7-2 JUPITER 20       20
Galizano 37-7-2 JUPITER 20       20
GIJON El Musel 37-7-16 F. RODAL     4   4
GIJON Cabo Torres 37-7-18 F. RODAL     4   4
GIJON Isla S. Lorenzo 37-7-19 F. RODAL     4   4
AVILES Avilés-C. Peñas 37-7-24 RODAL B.     4   4
AVILES Avilés-C. Peñas 37-7-28 F. RODAL     4   4
AVILES Avilés-C.Peñas 37-7-29 RODAL B.     4   4
AVILES Cabo Negro 37-7-30 RODAL B.     4   4
AVILES NW de C. Peñas 37-7-31 F. RODAL   4 4
FINKATUTAKO MINA KOPURUA 233 195 32 174 634

Mina motak

TIPO DE MINAS MANUAL REPUBLICANOErrebeldeek Bilbo parean erabilitako minak bi motatakoak izan ziren. Hasieran “bastoi” mina klasikoak erabili zituzten, Vickers H-16-A markakoak, Lehen Mundu Gerrako britainiar diseinukoak baina patentepean Espainian eginak. Dagoeneko mina mota zaharkitua zen, eta ingelesek bazter lagatakoa, funtzionamendu txarra zuelako. Mina horiek antena-kolpekari edo bastoi bat zuten, eta mekanikoki lehertzen ziren, ukitze hutsez. Kalterik eragin ez zutelarik, ia-ia batere eraginkortasunik gabeko gertatu ziren. Minok sakabanatzeko Velasco destruktorea erabili zuten, 60 eraman zitzakeen eta, eta Júpiter minaontzia ere bai, guztira 264 mina eramateko gai izanik.

Erabilitako bigarren mota “adar” mina zen, alemaniarra, EME motakoa eta “erasokoa” deitua; hau ere Lehen Mundu Gerrakoa zen, baina lehena baino eredu aurreratuagoa ere bai. Biribila zen, goiko aldean berunezko bost adar zituen, eta hura bezala ukitu hutsez lehertzen zen. Alemaniarrei erosi zizkieten zuzenean 1936ko abenduan. Lehenbizi Genoveva Fierro gaitu zuten minok eramateko, 100 eraman baitzitzakeen ontzi-bizkarreko errailetan eta beste 100 sotoetan. Gero Júpiter egokitu zuten eginkizun berbera betetzeko. Eta mina horiexek izan ziren Goizeko Izarra, Mari Toya eta, geroago, Españaren beraren hondoratzea eragin zutenak, izugarrizko arriskua eragin baitzuten nabigaziorako.

Jose M Burgaña observando los dispositivos de una mina anti rastras en 1937Minekin batera beste tramankulu mota bat ere jarri zuten, arrasta-hauslea edo arrastakontrakoa eta “txibia” mina ere deitua; minaketarien miaketa aparejuak haustea zuen helburu, minaz jositako eremua babestea alegia. “Egiazko” minen oso antzekoa zen itxuraz, baina lehergairik ez zuela flotagailu hutsa zen. Flotagailuaren azpitik metro batera “txibia” dispositiboa zeraman. Arrasteko kableak heltzen zionean lehertu eta aparejua mozten zuen. Velasco eta Júpiterrek ere erabili zuten, lehen azaldutakoekin batera erabili ere.

Minas tipo Carbonit recogidas en Gijon por dragaminas franquistas.jpgBilbo erori eta gero frankisten beste 100 mina jaso zituzten, “madari” motakoak. Alemanak hauek ere, Carbonit eredukoak, esan dugunaren forma zuten eta bost adar ere bai goiko aldean. Lehertzeko mekanismoa “adar” minek zutenaren berdina zen. Horrelakoak sakabanatzeko bi arrantzuntzi egokitu zituzten, Felisa Rodal eta Rodal Barreiro, bide berezi batzuk muntatu baitzizkieten bakoitzak lau mina eraman ahal izateko. 1937ko uztailean Ribadeotik aritu ziren, 32 mina jarriz Gijon eta Aviles bitartean. Ez zuten inolako emaitzarik lortu –oso gutxi izaki nonbait-. Euskal Herriko uretan ez ziren horrelakoak erabiltzera ailegatu, baina euskal minaketari batzuk Asturiasera joan ziren Santanderko ebakuazioaz geroztik, miaketa lanetan laguntzearren.

Mina miaketa Euskal Herrian

MARCEDagoeneko esan dugun bezala, mina miaketako lehenbiziko lanak 1936ko irailean egin zituen arrastontzi pare batek, Bizkaiko Defentsa Batzarraren kontura, eta gero beste unitate batzuk elkartu zitzaizkien. Urtarrilaren 16an eginiko minaketaren ondorioz Bizkaiko Itsasoko Armadaren (BIA= Fuerzas Navales del Cantábrico) Buruzagitzak bere gain hartu zuen miaketaren zuzendaritza, eta Armadako pertsonal trebatua bidaltzeaz gain hainbat bilaketa-hegaldi egin zituzten Santanderko hidrohegazkinek. Euskadiko Itsas Sailak minaketari talde bat eskaini zion, Jesus Landarte Rafael Cantos ontziko kapitainaren agindupean, beharrezko pertsonalaz eta ekipoekin batera. Baina dragatze lanetan Julián Sánchez-Gómez ontzi-alfereza, haien arduraduna alegia, hil ondoren Mari Toya hondoratu zelarik, BIAren Buruzagitza ez zen miaketa lana behar bezala antolatzeko gai izan.

Otsailaren 1ean Euzkadiko Gudontzidiak bere kontura aritzea eta BIAri txanda hartzea erabaki zuen. Jose Maria Burgaña kapitaina Portugaleteko Itsas Ordezkari izendatu zuten, eta minak biltzeko zerbitzuen antolaketaren ardura atxiki zioten. Burgañak, bere egitekoan, BIAren eskura jarritako ontzi eta pertsonal bera erabili zuen, guztira 6 minaketari (Jaimín, Rafael Cantos, Arco, Iris, Gure Artizar eta Gure Izarra) eta 3 txalupa motoredun laguntzaile (Nazareno nº1, Angel de la Guarda eta Nazareno nº9). Otsailaren amaiera aldean, Oriñóngo mina-eremua aurkitu zuten garai bertsuan, beste 2 minaketari (Aralarko Mikel Deuna eta Nazareno nº6) alistatu zituzten Jaimín eta Rafael Cantos ordezkatzeko, Industria Sailari itzuli baitzizkioten horiek, martxoaren amaiera aldean, arrantzuan aritzearren; gainera, Angel Gabiña Andraka kapitainak –segidan Aralarko eta Nazareno nº6ren komandantea izan zena‑ Jesus Landarte ordezkatu zuen Ontzitaldeko Buruzagi karguan, haren behin betiko baja suertatu baitzen gaitz baten eraginez.

Mina de baston recogida por dragaminas vascosLanei atzera ekinik, martxoaren 15ean amaitu ziren Oriñóngo hesia miatzeko lanak, eta 30ean Castrokoarenak. Lehenean Vickers motako 12 mina eta 20 arrastakontrako kendu zituzten, eta bigarrenean EME motako 48 mina eta 37 arrastakontrako. Martxoaren 20an McGrigor ontzi-kapitainak, Campbell destruktore britainiarraren komandanteak, Bermeoko portura heldu zelarik errefuxiatuak ebakuatzeko, Egiari bisita egin zion, eta “hain geratu zen harrituta mina dragaketaren antolaketaz ezen Royal Navyri gomendatu baitzion Bilboko portua erabiltzeko base nagusitzat, han bertan petroliontzi bat jarriz”.

Apirilean frankistek iragarri egin zituzten Bilboko blokeoa eta minaketa berria; horren aurrean, minaketari gisa aritzeko ontzi gehiago alistatu zituzten, eta maiatzean 24ko kopurura heldu ziren, 6 txalupa motoredun laguntzailez osaturik. Ikusi dugun bezala, apirilaren 29an gauzatu zuen Velascok minaketa, baina maiatzaren 2an eremua aurkitu zutelarik lau egun besterik ez zituzten behar izan erabat garbitzeko; guztira Vickers motako 45 mina indargabetu zituzten. Euskal minaketariek bere lanean segitu zuten Bilbo erori arte, nahiz eta beste minarik ez zuten aurkitu ur haietan. Maiatzaren 10era arte ontziek jatorrizko izenak mantendu zituzten, baina egun horretatik aurrera minaketari guztiei zenbaki bat jarri zieten, “D” hizkia aurrean zutela, eta haiei laguntzen ibiltzen ziren txalupei ere zenbakia, baina “L” hizkiaz.

ESQUEMA DE RASTREO MANUAL REPUBLICANO-4Minaketarien lana nabigazioa oztopatzen zuten mina-eremuak garbitzea zen. Eta prozedura oso sinplea: lehen-lehenik metalezko kable edo arrasta bat botatzen zuten bi minaketariren artean, eta hauek hura eramaten zuten arrastaka, popa aldetik, lastertasun berdinez eta norabide paraleloa mantenduz, itsaso barrenetik kostalderantz. Ontziek aurrera egin ahala arrastak kateatu egiten zuen mina ur azpian mantentzen zuen kablea, eta tira egiten zion, mina ainguraketatik askatu artean. Batzuetan bera bakarrik lehertzen zen mina biltze lanean bertan, beste batzuetan ur azalean agertzen zen, eta fusil tiroz lehertarazi edo lehorrera eramaten zuten, atoian, han desaktibatu eta barruan zeramatzan lehergaiak erabiltzeko. Bitan-edo minak hondora joan ziren loturako kablea moztu eta gero.

Bilboko minaketan nazionalek ez zuten atarramentu onik atera; sekula ez zuten Bilboko portuko merkantzia trafikoa galarazterik lortu, egun batzuetan zehar erritmoa motelduarazi baino ez. Izan ere, erabilitako materiala nahikoa kaxkarra zen –beharbada erasoko minen salbuespenaz- eta euskal minaketarien lana bikaina izan zen. Are gehiago kontuan hartzen badugu Euzkadiko Gudontzidian inork ez zuela minak dragatze lanean aurretiko esperientziarik, eta pertsonaleko gehien-gehienak mina bat inoiz ikusteke zeuden. Gainera, erabilitako baliabideak oso arrunt eta sinpleak izan ziren. Eta, aipatzeko modukoak izan arren, multzoa osoki hartuz oso gutxi izan ziren galerak, Goizeko Izarraeta Mari Toya hondoratzea besterik ez baitzen fornutatu.

Bizkaiko defentsa batzarrak eta euzkadiko gudontzidiak eginiko mina miaketa lanak (1936-1937)
Hesia Aurkitua Miatua Mina mota Indargabetutako minak Guztira
Bildutakoak Lehertutakoak Hondoratuak
Abra 36-9-24 36ko urria Vickers ? ?   40
Castro 37-1-16 37-3-30 EME 20 28   48
Arrastakontrakoak 37     37
OriŅon 37-2-25 37-3-15 Vickers 10 2   12
Arrastakontrakoak 20     20
Pta.Galea 37-5-2 37-5-5 Vickers 26 17 2 45
Indargabetutako minak guztira 113 47 2 202

Mina miaketa Santander eta Asturiasen

Burgana inspeccionando las minas recogidas por dragaminas vascos en 1937Bilbo erori zenean 1937an euskal ontziak Santanderrera eraman zituzten, eta han minaketariek beren lanari jarraitu zioten. BIAren Buruzagitzak Eusko Jaurlaritzako Defentsa Sailari eskatu zion minaketari batzuk lagatzeko, Santander parean prestatutako mina-eremuak miatzearren. Uztailaren hasieran Euskal Armadak ontzitalde oso bat laga zion: D-9, D-10, D-11, D-21, D-22 eta D-23 minaketariak eta L-1 eta L-3 txalupa laguntzaileak. Jose Pombo izendatu zuten ontzitaldeko buru eta L-3n ontziratu zen.

Minaketari horiek, Santanderkoak elkartu zitzaizkiela, uztailaren 7an hasi ziren Cabo Mayor inguruko hesia miatzen, eta 10erako amaitu zuten lana. Hilaren 12an aurkitu zuten Júpiterrek Galizanoko hondartzatik iparrera jarritako hesia, eta hura bezala hau ere egun gutxitan dragatu zuten. Euskal ontziek oso ongi bete zuten egitekoa, gau eta egun lanean arituz. Batzuetan Cervera eta Baleares gurutzontziek ikusi zituzten, eta tiroren bat edo beste jaurti ere bai, baina sekula ez zituzten jo. Eta ez zuten batere bajarik izan miaketetan zehar, eta lanari ekin ziotenez geroztik minak ez ziren oztopo izan Santanderko portuko merkantzia trafikoarentzat. Egin zuten lan eraginkorra ikusita BIAk ontziok bere indarretara atxikitzea erabaki zuen abuztuaren 1ean.

Santanderko kanpaina amaitzean Euzkadiko Gudontzidia bera ere desagertu zen, eta BIA ere zeharo murriztuta zegoen. Santander ebakuatu zenean 1937ko abuztuan, L-1 eta L-3 txalupak eta D-9, D-21 eta D-22 minaketariak Gijonera abiatu ziren, eta gainontzekoak, Frantziara.

AVILES RASTREO 1937.jpgAsturiasen, minaketariek etengabeko lanean jardun zuten, Gijongo sarrerak egunero-egunero miatu zituzten eta. Minaketari hauetan jatorrizko euskal tripulazioak ari ziren artean, eta Asturiasen segitu zuten jo eta ke, kanpaina amaitu artean. El Musel inguruan jarduteaz gain, Avilesen ere aritu ziren euskal minaketariak. Urriaren erdialdera, L-3, D-21 eta D-22 minaketariak hara bidali zituzten lanean segitzeko. Avilesen miatu zituzten, hain zuzen ere, “madari” motako mina bakarrak, inguru horretan beste inon ez baitzituzten banatu.

Acorazado ESPANA hundiendose tras chocar con mina el 30-4-37Asturias erori zenean L-1, L-3 txalupek, D-9, D-21, D-22 minaketariek ihes egin ahal izan zuten hilaren 21ean, eta hurrengo egunetan sartu ziren Bordelen eta Arcachonen. Gerra amaitu arte internatuta egon ziren guztiak, eta 1939an beraien armedoreen esku gelditu ziren.

Euskaditik kanpoko mina miaketa lanak
Hesia Aurkitua Miatua Mina mota Indargabetutako minak Guztira
Bildutakoak Lehertutakoak
Avilés(1º) 37-1-13 37-2-2 Vickers 13 4 17
Arrastakontrakoak 1   1
Avilés(2º) 37-2-10 ? Vickers ? ? ?
Arrastakontrakoak ? ? ?
El Musel(1º) 37-2-10 37-3-15 Vickers 3   3
Santander 37-4-2 37-5-30 EME 14 12 26
Arrastakontrakoak 8   8
El Musel(2º) 37-5-2 37ko uztaila EME 36   36
Arrastakontrakoak 10   10
Cabo Mayor 37-4-7 37-7-10 Vickers 5 1 6
Galizano 37-7-12 37-7-24 Vickers 7 4 11
Gijón-Aviles 37-7-16 37ko urria Carbonit 14   14
Indargabetutako minak guztira 111 21 132