Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoakultura
2024ko azaroaren 22a

Euzkadiko Gudontzidia
(1936-39)

Euzkadiko Gudontzidi Laguntzaileko Biografiak

RAFAEL MENCHACA UGALDE (Plentzia, 1911-2002)

Rafael Menchaca Ugalde (Plentzia, 1911-2002) Merkantzia Ontziteriako kapitain eta Euzkadiko Alderdi Komunistako eta UGTko kide zen. Gerra Zibila hasi zenean Pasaiako ontzidiko Lina arrantzuntziko buru zen. Urrian artilleriaz hornitutako Vendaval bouean ontziratu zen 1. ofizial gisa eta abenduan Bizkaia ontzian joanzen, postu berean. Kanpaina guztia ontzi horretan egin zuen 1937 bitarte eta Pluto eta Palos ontzien harrapatzean, Matxitxakon, Yorkbrook ontziaren askapenean, Bermeoko bonbardaketan eta beste hainbatetan parte hartu zuen. Ekainean Ciscar destruktorean ontziratu zen itsasbideko ofizial gisa eta bertan egon zen Gijonen hondoratu zen arte (37-10-20). Frantziara alde egin eta alderdi errepublikarrera itzuli zen; han Almirante Antequera destruktoreko 2. komandante izendatu zuten, korbetako kapitain mailarekin. Ontzi horrekin Baleares gurutze ontzi etsaiaren hondoratzean parte hartu zuen (38-3-6). Ondoren José Luis Díezeko 2. komandante izendatu zuten eta Gibraltarreko borroketan egon zen (1938ko abuztuak 27 eta abenduak 30). Fragatako kapitain postua lortu zuen eta Miguel de Cervantes bandera gurutze ontzira bidali zuten 2. komandante gisa eta Bizertan sartu zen gainerako Ontzidi errepublikarrarekin (39-3-7). SESBen erbesteratu eta Moskuko Frunze Akademia Militarrean sartu zen eta, ondoren, Tashkentekoan, azken horretan instrukzio lanak egin zituelarik. 1946an Jugoslaviara joan zen Kostetako Defentsako Estatu Nagusiari atxikita. 1948an Txekoslovakiara joan zen egoitza Bratislavan zuen atoiontzi bat bidaltzeko. 1950 inguruan, Frantzian sartu zen jarduera klandestinoak egiteko, 1958an Pragara itzuli zen arte. Urtebete ondoren, Espainiara itzuli zen. 1962an atxilotu zuten, errebelamendu militarragatik espetxera kondenatu eta, ondoren, indultatu egin zuten. Santurtzin hil zen.

Biografien zerrendara itzuli